Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Jehobaren lekukoak

Euskara

Zer da «Watch Tower Bible and Tract Society»?

Zer da «Watch Tower Bible and Tract Society»?

Watch Tower Bible and Tract Society of Pennsylvania, Estatu Batuetako Pennsylvania Estatuko legepean 1884an eratu zen irabazi-asmorik gabeko erakundea da. Jehobaren lekukoek munduan zehar gauzatzen duten predikatze-lana bultzatzeko erabiltzen da. Lan honen parte Bibliak eta biblia-argitalpenak argitaratzea da.

Bere araudiaren arabera, erakundeak «erlijioa, heziketa eta karitatea» du helburu eta, batez ere, «Jesusen agintepean dagoen Jainkoaren Erreinuaren ebanjelioari buruz predikatzea eta irakastea». Gonbidapena jasotzen dutenak soilik izan daitezke erakundearen kide eta gonbidapena ez da bakoitzak egin dituen dohaintzetan oinarritzen. Erakundearen kideek eta zuzendariek Jehobaren lekukoen Zuzendari-batzordeari laguntzen diote.

Elkarlanean ari diren legezko erakundeak

Watch Tower Bible and Tract Society of Pennsylvania erakundeaz gain, Jehobaren lekukoek beste hainbat legezko erakunde erabiltzen dituzte hainbat herrialdetan. Erakunde hauetariko batzuek «Watch Tower», «Watchtower» edo hauen itzulpena dute euren izenen barne.

Legezko erakunde hauek lorpen ugari izaten lagundu dute:

  • Argitaratze-lana. 220 milioi bat Biblia eta, 700 hizkuntza baino gehiagotan, 40 mila milioi bat biblia-argitalpen argitaratu ditugu. Jendeak 120 hizkuntza baino gehiagotan Biblia doan irakur dezake jw.org webgunean eta Bibliari buruzko erantzunak ere aurki ditzake, «Zer da Jainkoaren Erreinua?» esate baterako.

  • Heziketa-lana. Bibliari buruz irakasteko eskola desberdinak zuzentzen ditugu. Esate baterako, 1943. urtetik 8.000 Jehobaren lekuko baino gehiago izan dira Galaadeko biblia-eskolan. Hezkuntza sakon honi esker, misiolari-lanak burutu eta munduan zehar gauzatzen dugun lana sendotu ahal izan dute. Honetaz gain, astero-astero, milioika pertsonak, baita lekukoak ez direnak ere, kongregazio bakoitzean egiten diren bileretan prestakuntza jasotzen dute. Alfabetatzeko ikastaroak ere egiten ditugu eta, beraz, 110 hizkuntzatan dagoen testuliburua egin dugu jendeari irakurtzen eta idazten irakasteko.

  • Karitate-lana. Ezbeharrak jasan dituztenei laguntza ematen diegu, bai gizakiak sortutako ezbeharrak gertatzean, 1994ko Ruandako genozidioan esaterako, baita naturak sortutako ezbeharrak direla ere, Haitin 2010an gertatutako lurrikararen ondoren, adibidez.

Nahiz eta erakunde hauei esker gauza asko lortu diren, gure lana ez dago horien menpe. Kristau bakoitzak Jainkoak eman dion berri onak zabaldu eta irakasteko mandatua betetzeko ardura du (Mateo 24:14; 28:19, 20). Halere, gure lana aurrera eramaten ari dena Jainkoa dela eta lan hau, noski, «Jainkoak hazarazi» egiten duela ziur gaude (1 Korintoarrei 3:6, 7).