Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Jehobaren lekukoak

Euskara

Kreazionistak al dira Jehobaren lekukoak?

Kreazionistak al dira Jehobaren lekukoak?

Ez. Jehobaren lekukook guztia Jainkoak sortu zuela sinesten dugu. Baina ez gatoz bat kreazionismoarekin. Zergatik? Kreazionista taldeen ideia batzuk eta Bibliak irakasten duena kontrajarriak direlako. Azter itzazu adibide hauek:

  1. Kreazioaren sei egunen iraupena. Kreazionista batzuek kreazioak iraun zituen sei egunak 24 ordukoak izan zirela baieztatzen dute. Baina «egun» hitzak denboraldi luzeko epea ere adierazten du Biblian (Hasiera 2:4, Jean Duvoisinen Bible Saindua; 90. Salmoa 4).

  2. Lurraren adina. Kreazionista batzuek Lurrak milaka urte gutxi batzuk dituela irakasten dute. Baina, Bibliaren arabera, Lurra eta Unibertsoa kreazioaren sei egunen aurretik existitzen ziren (Hasiera 1:1). Horregatik, Jehobaren lekukook ez dugu baztertzen zientzialariek gai honi buruz egindako ikerketa fidagarrien emaitza, hau da, Lurrak mila milioika urte dituela.

Nahiz eta Jehobaren lekukook kreazioan sinestu, ez gaude zientziaren aurka. Frogaturiko zientzia eta Biblia bateragarriak direla uste dugu.