Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Jehobaren lekukoak

Euskara

Beraiek bakarrik salbatuko direla uste al dute?

Beraiek bakarrik salbatuko direla uste al dute?

Ez. Iraganean bizi izan ziren eta, era berean, Jehobaren lekuko ez ziren milioika lagunek salbatzeko aukera izango dute. Izan ere, Jainkoak promestutako paradisuan «on eta gaizto, piztuko direla» azaltzen du Bibliak (Eginak 24:15, Elizen Arteko Biblia). Honetaz gain, gaur egun jende asko Jainkoa zerbitzatzen has daiteke eta, honela, salbatu. Era batera edo bestera, ez dagokigu guri nor salbatuko den epaitzea. Ardura hori Jesusen eskuetan dago soilik (Joan 5:22, 27).