Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Jehobaren lekukoak

Euskara

Misiolari lanak egiten al dituzte Jehobaren lekukoek?

Misiolari lanak egiten al dituzte Jehobaren lekukoek?

Bai. Jehobaren lekuko guztiok, edonon bizi garela ere, misiolarien pentsaera edo jarrera berdina izaten saiatzen gara, jendearekin gure fedeari buruz hitz egiteko ohitura izanez (Mateo 28:19, 20).

Gainera, Jehobaren lekuko batzuk, beraien lurraldean Bibliako berri onak ezagutzeko beharra duen jendearengana joaten dira, batzuetan beraien bizilekua ere aldatuz. Beste batzuk, berriz, atzerrira joaten dira beraien predikatze-lana zabaltzeko. Jesusen honako profeziaren betetzean parte hartzeak pozten ditu: «Nire lekuko izango zarete [...] lurraren bazterreraino» (Eginak 1:8).

1943. urtean misiolariak prestatzeko eskola bat sortu genuen. Ordutik aurrera, 8.000 Jehobaren lekuko baino gehiago izan dira Galaadeko Biblia-eskola izeneko eskola honetan.