Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Jehobaren lekukoak

Euskara

Laguntza-lanak egiten al dituzte ezbeharrak jotzean?

Laguntza-lanak egiten al dituzte ezbeharrak jotzean?

Bai, Jehobaren lekukook maiz laguntzen dugu ezbeharrak jotzean. Jehobaren lekukoak direnei eta ez direnei ere beharrezko laguntza ematen diegu, Galaziarrei 6:10ean dioena jarraituz: «Egin diezaiegun guztiei on, batez ere fedean senide ditugunei». Kaltetuei ezinbestekoa duten laguntza ematen diegu, Bibliaren bidez kontsolatuz eta dituzten sentimenduei aurre egiten lagunduz (2 Korintoarrei 1:3, 4).

Antolaketa

Ezbeharraren ondoren, bertako arduradunek kongregazioko kide guztiak onik daudela ziurtatzen dute eta zer behar duten jakiten saiatzen dira. Ondoren, arduradunek egoeraren eta emandako laguntzaren berri ematen diote Jehobaren lekukoen dagokien sukurtsalari.

Kongregazioak eman dezakeena baino behar handiagoa badago, Jehobaren lekukoen zuzendari-batzordeak beharrezkoa dena emateko antolaketak egiten ditu. Gosete garai batean, lehenengo kristauek honela zaindu zuten elkar (1 Korintoarrei 16:1-4). Dagokion sukurtsalak Kaltetuentzako Laguntza Batzordea izendatzen du laguntza-lanak antolatu eta zuzentzeko. Eta beste toki batzuetako Jehobaren lekuko bolondresek, euren denbora eta baliabideak eskaintzen dituzte laguntzeko (Esaera Zaharrak 17:17).

Finantzaketa

Jehobaren lekukoen sukurtsaletara bidaltzen diren dohaintzak, besteak beste, ezbeharretako kaltetuei laguntzeko erabiltzen dira (Eginak 11:27-30; 2 Korintoarrei 8:13-15). Laguntza-lanak bolondresek dohain egiten dituztenez, administrazio-gastuak ekiditen dira. Honela dohaintza hauek, bere osotasunean, kaltetuei laguntzeko erabil daitezke. Dohaintzak ardura handiarekin kudeatzen dira (2 Korintoarrei 8:20).