Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Jehobaren lekukoak

Euskara

Zenbat Jehobaren lekuko daude munduan zehar?

Zenbat Jehobaren lekuko daude munduan zehar?

2016 zerbitzu-urtearen * txostena

Jehobaren lekukoen kopurua

8.340.982

Kongregazioak

119.485

Jehobaren lekukoek predikatzen duten lurralde kopurua

240

Nola zenbatzen dituzue kideak?

Hilabetero Jainkoaren Erreinuaren berri onak zabaltzen dituztenak zenbatzen ditugu Jehobaren lekuko moduan (Mateo 24:14). Hauen artean, bataiatuta dauden Jehobaren lekukoak daude, baita bataiaturik ez egon arren predikatzeko baldintzak betetzen dituztenak ere.

Beharrezkoa al da diru-dohaintzak egitea kide izateko?

Ez. Egiten diren dohaintzak ez dute zerikusirik Jehobaren lekuko izateko edo gure erakundean eginkizunak edo ardurak izateko (Eginak 8:18-20). Izan ere, dohaintzen gehiengoa izenik eman gabe egiten da. Jehobaren lekuko bakoitzak denbora, indarra eta ondasunak bere nahia eta egoeraren arabera ematen ditu (2 Korintoarrei 9:7).

Nola dakizue zenbatek parte hartzen duen predikatze-lanean?

Jehobaren lekuko bakoitzak predikatze-lanaren txostena hilabetero egiten du bere kongregazioan. Txosten hauek borondatez egiten dira.

Txostenak sailkatu eta guztizkoak kongregazioari dagokion sukurtsalera bidaltzen dira. Sukurtsalak, orduan, herri edo lurralde bakoitzaren guztizkoak bidaltzen ditu egoitza nagusira.

Zerbitzu-urte bakoitza amaitzean, * lurralde bakoitzean dagoen Jehobaren lekukoen kopururik handiena zein den zehazten da. Zenbateko hauek batera jartzen dira munduan zehar dauden Jehobaren lekukoen kopurua ikusteko. Herri bakoitzari buruzko txosten zehatzak, baita predikatze-lanean izandako bizipenak ere, Anuario de los testigos de Jehová edo Annuaire des Témoins de Jéhovah liburuan argitaratzen dira. Txosten hauek animatu egiten gaituzte, antzinako kristauak antzeko txostenek animatzen zituzten bezala (Eginak 2:41; 4:4; 15:3).

Zenbatzen al dituzue zuekin elkartu baina predikatzen ez dutenak?

Nahiz eta horiek Jehobaren lekukoen artean ez ditugun zenbatzen, kongregazioetan ongi etorria ematen diegu. Gehienak urtero joaten dira Jesu Kristoren heriotzaren oroitzapenera. Zenbat diren jakiteko, bilera honetara etorritakoen eta Jehobaren lekukoen arteko kenketa egiten da. 2016. urtean, Oroitzapenera joandakoen guztizkoa 20.085.142 izan zen.

Bileretara joaten ez diren askok gure biblia-ikastaroak jasotzen dituzte. 2016. urtean zehar, 10.115.264 biblia-ikastaro egin genituen hilabetero batez beste. Hauetariko batzuk pertsona bat baino gehiagorekin egin ziren.

Zergatik dira Lekukoei buruzko gobernuen errolden zenbatekoak zuenak baino handiagoak?

Gobernuen errolda-bulegoek jendeari zein erlijioren parte den galdetzean zehazten dituzte zenbatekoak. Esaterako, Ameriketako Estatu Batuetako Zentsu Bulegoak beraien inkestek «parte hartzaileak zein erlijio talderen jarraitzaile diren jakitea dutela helburu» dio. Honekin batera, lortzen dituzten emaitzak «errealitatean baino iritzietan oinarriturik daudela» dio. Guk, aldiz, predikatze-lanean parte hartu eta honen txostena egiten dutenak zenbatzen ditugu Jehobaren lekukoon artean. Beraz, ez ditugu gure artean zenbatzen Jehobaren lekuko direla soilik esaten dutenak.

^ § 2 Zerbitzu-urte bakoitzak irailaren 1etik hurrengo urteko abuztuaren 31 arte irauten du. Esaterako, 2015aren zerbitzu-urteak 2014ko irailaren 1etik 2015eko abuztuaren 31 arte irauten du.

^ § 16 Zerbitzu-urte bakoitzak irailaren 1etik hurrengo urteko abuztuaren 31 arte irauten du. Esaterako, 2015aren zerbitzu-urteak 2014ko irailaren 1etik 2015eko abuztuaren 31 arte irauten du.

Ikasi gehiago

OHIZKO GALDERAK

Zer sinesten dute Jehobaren lekukoek?

Ikusi gure oinarrizko 15 sinesmen.

NOR ARI DA JEHOBAREN NAHIA EGITEN?

Nola dago antolatua Jehobaren lekukoon predikatze-lana?

Jesusek lurrean izan zenean ipini zuen eredua jarraitzen dugu. Zein dira predikatzeko era hauek?

OHIZKO GALDERAK

Nola daude Jehobaren lekukoen kongregazioak antolatuta?

Jakin ezazu nola jasotzen dugun gida eta jarraibideak antolakuntza honen bidez.