Saltatu edukira

Nolakoak dira Jehobaren lekukoen ezkontzak?

Nolakoak dira Jehobaren lekukoen ezkontzak?

Jehobaren lekukoen ezkontzak zeremonia xume eta duinak izan ohi dira. Hauetan, Biblian oinarritutako hitzaldi labur bat ematen da. Zeremoniaren ondoren, jan eta edateko unea egon daiteke eta bertan posible da bankete bat izatea *. Jesus horrelako bankete batean egon zen Kanan bere predikatze-lanaren hasieran (Joan 2:1-11).

 Zer egiten da ezkontza-zeremonian?

Ezkontzaren atal nagusia 30 minutu inguru irauten duen hitzaldia da. Hau Jehobaren lekukoen arduradun batek ematen du. Hitzaldi goxo eta animagarri honek ezkon-bizitza iraunkor, maitekor eta zoriontsua izateko, Bibliak ematen duen laguntza azpimarratzen du (Efesoarrei 5:33).

Herrialde askotan, gobernuak Jehobaren lekukoen arduradun batzuk ezkontzak legeztatzeko baimentzen ditu. Horrela bada, hitzaldiaren amaieran bikoteak ezkontza-botoak egiten ditu. Gainera, batak besteari eraztuna eman ahal dio. Orduan, gobernuak baimendutako arduradunak senar-emazte izendatzen ditu.

Beste herrialde batzuetan berriz, ezkontza gobernuaren funtzionario batek egitea eskatzen du legeak. Hau ezkontzaren hitzaldia baino lehentxeago egiten du bikoteak. Ezkongaiek ez badituzte botoak egin ezkontza zibilean, hitzaldiaren amaieran egin ditzakete. Baina ezkontza zibilean botoak egin badituzte, hitzaldian errepikatu ditzakete aditzak lehenaldian erabiliz. Hitzaldia otoitz batekin bukatzen da, Jainkoari bikote ezkonberria bedeinkatzea eskatuz.

 Non ospatzen dira Jehobaren lekukoen ezkontzak?

Lekuko askok ezkontza-zeremonia Jehobaren lekukoen bilera-areto batean egitea erabakitzen dute, hau erabilgarri baldin badago *. Honen ondoren bikoteak gonbidatuekin janari eta edariez gozatzeko unea antolatu badu, beste leku bat aukeratzen du horretarako.

 Nor joan daiteke?

Ezkontza Jehobaren lekukoen bilera-areto batean egiten bada edonor joan daiteke, Jehobaren lekukoak direnak eta ez direnak ere. Bikoteak gonbidatuekin janari eta edariez gozatzeko unea antolatu badu, nor gonbidatu aukeratzen du.

 Nola jantzi beharko lirateke gonbidatuak?

Jehobaren lekukoen bilera-aretoetan ospatzen diren ezkontzetara joateko ez da janzkera zehatzik erabili behar. Hala ere, Bibliako printzipioen arabera apaltasunez eta errespetuz janzten dira Jehobaren lekukoak eta asko eskertzen dute besteek ere printzipio hauek jarraitzea (1 Timoteori 2:9). Era berean, printzipio hauek jarraituz janzten dira janari eta edariez gozatzera doazen gonbidatuak.

 Oparirik eraman behar al dute gonbidatuek?

Bibliak eskuzabal izatera gonbidatzen gaitu (37. Salmoa 21). Jehobaren lekukoek pozik eman eta hartzen dituzte ezkontza opariak (Lukas 6:38). Hala ere, ez dituzte opariak eskatzen, ezta opariak eman dituztenen izenak zabaltzen ere (Mateo 6:3, 4; 2 Korintoarrei 9:7; 1 Pedro 3:8). Ohitura hauek Bibliaren aurkakoak dira eta gonbidatuak deseroso sentitu daitezke.

 Brindisa egiten al da?

Ez, Jehobaren lekukoek ez dute brindisik egiten. Hau erlijio faltsuarekin erlazionatuta dago *. Lekukoek bikoteari opa dioten zoriontasuna beste era batzuetan adierazten diote.

 Arroza edo konfetia botatzen al da?

Ez. Leku batzuetan jendeak arroza, konfetia edo antzeko zerbait botatzen dio bikote ezkonberriari. Honek zorte ona, zoriontasuna eta bizitza luzea ekarriko dizkiola uste dute. Baina Jehobaren lekukoek superstizioarekin lotutako ohiturak saihesten dituzte. Honen barnean besteei zorte ona opatzea dago. Hau Bibliako printzipioen aurka doa (Isaias 65:11).

 Janaria eta edariak egoten al dira?

Bilera-aretoan egiten den ezkontza-zeremonian ez da janari edo edaririk izaten. Bikote batzuek zeremonia ondoren jateko edo edateko zerbait eskaintzea antolatzen dute. Beste batzuek aldiz, bankete bat egitea aukeratzen dute (Kohelet 9:7). Edari alkoholikoak eskaintzea ere erabaki dezakete. Horrela bada, neurriz eta legalki edateko adina dutenei bakarrik eskaintzen diete (Lukas 21:34; Erromatarrei 13:1, 13).

 Musika edo dantza egoten al da?

Zeremoniaren ondorengo ospakizunean bikoteak musika eta dantza izatea aukeratu dezake (Kohelet 3:4). Musikaren aukeraketa gustu pertsonalen eta kulturaren arabera egiten du bikoteak, baina egokia dela eta gonbidatuak eroso sentitu behar direla izan behar du kontuan. Askotan, bilera-aretoan egiten den zeremonian Biblian oinarrituriko gaiei buruzko musika egoten da.

 Ospatzen al dituzte ezkontzaren urteurrenak Jehobaren lekukoek?

Bibliak ez ditu ez onartzen ez debekatzen ezkontzaren urteurrenak. Beraz, bikote bakoitzak erabakitzen du ospatuko dituen ala ez. Ospatzen badituzte, euren artean edo lagunekin eta familiarekin ospatzea erabaki dezakete.

^ § 1 Ohitura eta betebehar legal zehatzak desberdinak izan daitezke tokiaren arabera.

^ § 5 Hitzaldia ematen duen arduradunari ez zaio ezer ordaintzen. Jehobaren lekukoen bilera-aretoa erabiltzeagatik ere ez da dirurik ordaindu behar.

^ § 9 Brindisaren jatorri paganoa ikusteko, aztertu ezazu “Preguntas de los lectores” en La Atalaya del 15 de febrero de 2007, página 30 edo « Questions des lecteurs » dans La Tour de Garde numéro du 15 février 2007, page 30.