Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Jehobaren lekukoak

Euskara

Zergatik ez dute Jehobaren lekukoek gurutzea erabiltzen?

Zergatik ez dute Jehobaren lekukoek gurutzea erabiltzen?

Jendeak gurutzea kristautasunaren ikur nagusitzat du. Nahiz eta Jehobaren lekukook kristauak izan, Jainkoa adoratzeko ez dugu gurutzea erabiltzen. Zergatik?

Lehenik, Bibliak ez du agertzen Jesus gurutze batean hil zenik, zutoin edo egur soil batean baizik. Izan ere, Biblian «gurutze» bezala itzuli ohi den hitz grekoak «egur edo zutoin bertikala» esan nahi du. Honetaz gain, kristauei «ihes egiozue, beraz, idolatriari» ohartarazten zaie Biblian. Mandatu honek, beraz, gurutzea Jainkoa adoratzean ez dela erabili behar esan nahi du (1 Korintoarrei 10:14; 1 Joan 5:21).

Esanguratsua da Jesusek esandakoa: «Honetan ezagutuko dute guztiek zuek nire ikasle zaretela: zuek elkar maite izatean» (Joan 13:34, 35). Jesusek, hitz hauekin, bere benetako jarraitzaileak antzemateko gakoa azaldu zuen: norberak bere nahiak baztertzea besteei dien maitasunarengatik eta ez gurutzea edo beste irudiren bat erabiltzea.