Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Jehobaren lekukoak

Euskara

Zer iritzi dute Jehobaren lekukoek hiletei buruz?

Zer iritzi dute Jehobaren lekukoek hiletei buruz?

Hileten inguruko gure ikuspuntu eta ohiturak Bibliako irakaspenetan oinarritzen ditugu. Hauek dira besteak beste:

  • Normala da maite dugun norbaiten heriotzagatik atsekabetzea. Jesusen ikasleek maite zituztenen heriotzagatik negar egin zuten (Joan 11:33-35, 38; Eginak 8:2; 9:39). Beraz, hiletak ez ditugu festarako aitzakiatzat hartzen (Kohelet 3:1, 4; 7:1-4). Horren ordez, sufritzen ari denaren tokian jartzeko uneak direla uste dugu (Erromatarrei 12:15).

  • Hildakoek ez dakite ezer. Gure jatorri etniko edo kulturala zein den axola gabe, Bibliaren aurkako sinesmenetan oinarritutako ohiturak baztertzen ditugu. Hauetako batzuek, hildakoak kontziente direla eta bizirik daudenengan eragina izan dezaketela diote (Kohelet 9:5, 6, 10). Ohitura hauen artean, hileta ospakizun ugari eta urtemugak, hildakoentzako eskaintzak, hildakoei hitz egin nahiz galdetzea eta alargun errituak daude. Ohitura hauek guztiak baztertzen ditugu, «urrundu, ez ukitu ezer kutsaturik» dioen Bibliako agindua obedituz (2 Korintoarrei 6:17).

  • Hildakoentzako esperantza dago. Bibliak berpizkundea egongo dela eta heriotzarik egongo ez den garaia etorriko dela erakusten du (Eginak 24:15; Apokalipsia 21:4). Itxaropen honek atsekabea adierazten duten muturreko ohiturak baztertzen laguntzen digu, lehenengo kristauei lagundu zien moduan (1 Tesalonikarrei 4:13).

  • Bibliak apal izatea aholkatzen du (Esaera Zaharrak 11:2). Ez dugu uste hileta «aberastasunen harrokeria» agertzeko ezta norbere maila sozial edo ekonomikoa erakusteko aukera izan behar lukeenik (1 Joan 2:16). Ez ditugu entretenitzeko izugarrizko hiletak prestatzen, ezta ikusleak txunditzeko hilkutxa edo jantzi garestiak erabiltzen ere.

  • Ez gara hileten inguruan sinesten duguna inposatzen saiatzen. Biblia-printzipio hau jarraitzen dugu: «Guztiok eman beharko diogu Jainkoari nork bere buruaren kontu» (Erromatarrei 14:12). Hala ere, aukera ematen badigute, gure sinesmenak «apaltasunez eta errespetuz» azaltzen saiatuko gara (1 Pedro 3:15, 16).

Nolakoak dira lekukoen hiletak?

Tokia: Familiak hileta ospatzea erabakitzen badu, non egin aukeratu dezake: bilera-areto, beilatoki, etxe, erraustegi edo hilerri batean.

Hileta: Atsekabetuak animatzeko hitzaldi bat ematen da, Bibliak heriotzari eta berpizkundearen itxaropenari buruz esaten duena azaltzeko (Joan 11:25; Erromatarrei 5:12; 2 Pedro 3:13). Hitzaldian hildakoaren ezaugarri onak ekarri daitezke gogora, adibidez, bere eredu leialetik ateratako ikasbideak azpimarratuz (2 Samuel 1:17-27).

Biblian oinarritutako kanta bat abestu daiteke (Kolosarrei 3:16). Hileta otoitz animagarri batekin bukatuko da (Filipoarrei 4:6, 7).

Kuota edo kolektak: Ez dugu kobratzen hiletak egiteagatik eta ez dugu bileretan kolektarik egiten (Mateo 10:8).

Nor etorri daiteke?: Lekukoak ez direnak bilera-aretoetan egindako hiletetara etortzera gonbidatuta daude. Gure bilera guztietara bezala, edonor etor daiteke.

Joaten al dira lekukoak beste erlijioek antolatutako hiletetara?

Lekuko bakoitzak Bibliak trebatutako kontzientzian oinarritutako erabakia hartzen du (1 Timoteori 1:19). Hala ere, ez dugu Bibliarekin bat ez datozela iruditzen zaizkigun erlijio ospakizunetan parterik hartzen (2 Korintoarrei 6:14-17).