Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Jehobaren lekukoak

Euskara

Nor da beraien fundatzailea?

Nor da beraien fundatzailea?

Egungo Jehobaren lekukoen erakundea XIX. mendearen amaieran hasi zen. Garai hartan, Pittsburgh (Pennsylvania, AEB) inguruan bizi zen biblia-ikasle talde txiki bat, Biblia aztertzen hasi zen metodo zehatz bat jarraituz. Elizek irakasten zituzten doktrinak Bibliak benetan irakasten duenarekin konparatu zituzten. Azterketen emaitzak argitaratzen hasi ziren liburu, egunkari eta orain The Watchtower—Announcing Jehovah’s Kingdom izenaz ezaguna den aldizkarian.

Biblia-ikasle zintzo talde honen artean Charles Taze Russell izeneko gizon bat zegoen. Nahiz eta Russellek biblia-hezkuntza lanean aurrea hartu eta The Watchtower aldizkariaren lehen editorea izan, ez zen erlijio berri baten fundatzailea. Russell eta gainerako Biblia-ikasleen (taldearen orduko izena) helburua honakoa zen: Jesu Kristoren irakaskuntzak bultzatzea eta lehen mendeko kristau kongregazioaren jarduerak jarraitzea. Jesus kristautasunaren fundatzailea denez, bera jotzen dugu gure erakundearen fundatzailetzat (Kolosarrei 1:18-20).