Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Jehobaren lekukoak

Euskara

Banatu ala elkartu egiten dituzte familiak Jehobaren lekukoek?

Banatu ala elkartu egiten dituzte familiak Jehobaren lekukoek?

Jehobaren lekukook gure familiak eta besteenak sendotzeko ahaleginak egiten ditugu. Familia estimatzen dugu, Jainkoa baita bere sortzailea (Hasiera 2:21-24; Efesoarrei 3:14, 15). Jainkoak, ezkon-bizitza zoriontsu eta sendoa izateko biblia-printzipioak ematen ditu. Eta printzipio hauek, mundu osoko jende askori lagundu diote dagoeneko.

Nola sendotzen dituzte familiak Jehobaren lekukoek?

Bibliako aholkuak jarraitzen saiatzen gara, senar, emazte eta guraso hobeak izaten laguntzen baikaituzte (Esaera Zaharrak 31:10-31; Efesoarrei 5:22–6:4; 1 Timoteori 5:8). Biblian aurkitzen dugun jakinduriak, erlijio desberdinetako kideak dituzten familiak ere laguntzen ditu (1 Pedro 3:1, 2). Ikus ezazu Jehobaren lekuko ez diren pertsona batzuek esandakoa beraien ezkontidea Jehobaren lekuko egin ondoren:

  • «Gure elkarbizitzako lehen sei urteak liskar eta etsipenaz beteak izan ziren. Ivetek, Jehobaren lekuko egin ondoren, ordea, maitasun eta pazientzia handiagoa erakusten zuen. Berak egindako aldaketek gure ezkontza salbatu zuten» (Clauir, Brasil).

  • «Nire senarra, Chansa, Jehobaren lekukoekin Biblia aztertzen hastea ez zitzaidan batere gustatu, hauek familiak banatzen zituztela uste bainuen. Baina denborarekin, Bibliak gure ezkon-bizitzan lagundu digula ohartu naiz» (Agness, Zambia).

Bibliaren mezua zabaltzean, jende orori erakusten diogu bertan dagoen jakinduria jarraitzeak lagunduko diola honako gai hauetan, besteak beste:

  • Ezkontide egokia aukeratzen

  • Ezkontzako lehen urteko zailtasunei aurre egiten

  • Aita-amaginarrebekin ongi konpontzen

  • Dirua ongi erabiltzen

  • Eztabaidak eteten

  • Barkatzen ikasten

  • Haurrak hezten

Arazorik sortzen al du ezkon-bizitzan erlijioz aldatzeak?

Batzuetan bai, egia esan. Esaterako, 1998an Sofres ikerketa-konpainiak egindako txostenaren arabera, 20 bikotetik batek, arazo larriak izan zituen ezkontideetako bat Jehobaren lekuko egin zenean.

Jesusek bere irakaspenak jarraitzen zutenen familietan zenbaitetan liskarrak izango zirela aurresan zuen (Mateo 10:32-36). Erromatar inperioaren menpean «kristautasunari familia banatzearen errua leporatzen zitzaiola» adierazten du Will Durant historiagileak. * Jehobaren lekuko batzuei, gaur egun ere, salaketa berbera egiten zaie. Zer esan nahi ote du honek? Jehobaren lekukook ote gara familiako desadostasunen eragileak?

Giza Eskubideen Europako Auzitegia

Jehobaren lekukook familiak banantzen ditugula dioen salaketaren aurrean, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak, lekukoak ez diren kideak izaten direla askotan eztabaiden sortzaileak dio. Zergatik? Ez dituztelako «onartzen edo errespetatzen beste familia-kideek euren erlijioa edukitzeko eta jarraitzeko duten askatasuna». Auzitegiak gaineratu zuen: «Egoera hau erlijio desberdina duten ezkontideen artean eman ohi da eta Jehobaren lekukoak ez dira salbuespena». * Erlijio intolerantziari aurre egin behar diogunean ere, Jehobaren lekukook honako biblia-aholkua jarraitzen ahalegintzen gara: «Ez itzuli inori gaitzik gaitz orde. [...] Zeuen aldetik eta ahal den neurrian, izan bakean guztiekin» (Erromatarrei 12:17, 18).

Zergatik uste dute Jehobaren lekukoek euren erlijiokideekin soilik ezkondu behar dutela?

Jehobaren lekukook aukeratu behar dugun ezkontideak «kristaua» izan behar duela dioen Bibliako argibidea jarraitzen dugu (1 Korintoarrei 7:39). Agindu hau Biblian oinarritzeaz gain, onuragarria da. Esaterako, Journal of Marriage and Family aldizkariaren 2010eko artikulu batek «erlijio, sinesmen eta jokabide bereko bikoteek» harreman estuagoa izan ohi dutela dio. *

Hala ere, Jehobaren lekukook ez ditugu gure erlijiokideak lekukoa ez den ezkontidearengandik banatzera bultzatzen. Bibliak hala dio: «Kristau batek, kristau ez den emakume batekin ezkondua egon eta emaztea berarekin bizitzeko prest baldin badago, ez dezala zapuztu emaztea; eta emakume batek, kristau ez den batekin ezkondua egon eta senarra berarekin bizitzeko prest baldin badago, ez dezala zapuztu senarra» (1 Korintoarrei 7:12, 13). Jehobaren lekukook agindu honen arabera bizi gara.

^ § 17 Ikusi César y Cristo, 2. libk., 405. or.

^ § 18 Ikus ezazu Mosku eta beste leku batzuetako Jehobaren lekukoak Errusiarren aurkako auzia, 26-27. or., 111. para.

^ § 20 Ikus ezazu Journal of Marriage and Family, 72. libk., 4. zb. (2010eko abuztua), 963. or.

Ikasi gehiago

BERRI ONAK JAINKOAREN ESKUTIK!

Nola izan daiteke zoriontsu zure familia?

Jehobak, Jainkoa zoriontsua, familiak zoriontsu izan daitezen nahi du. Aurkitu senar-emazte, guraso eta seme-alabentzako biblia-aholku erabilgarriak.