Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Jehobaren lekukoak

Euskara

Amerikar sekta bat al dira?

Amerikar sekta bat al dira?

Gure egoitza nagusia Ameriketako Estatu Batuetan dago. Hala ere, ez gara amerikar sekta hurrengo arrazoiengatik:

  • Batzuek sekta bat erlijio ofizial batetik banandu den taldea dela diote. Baina Jehobaren lekukook ez gara beste erlijio-talde batetik banandu. Aitzitik, lehen mendean praktikatzen zen kristautasuna berrezarri dugula uste dugu.

  • Jehobaren lekukook 230 herri eta lurralde baino gehiagotan berri onen zabaltze-lanean jarduten gara. Ez du axola non bizi garen; gure leialtasuna Jehobari eta Jesu Kristori zor diogu batez ere, ez Estatu Batuetako gobernuari ezta bestelako edozein giza gobernuri ere (Joan 15:19; 17:15, 16).

  • Gure sinesmenak ez daude Estatu Batuetako erlijio-buru baten idazlanetan oinarrituta, Biblian baizik (1 Tesalonikarrei 2:13).

  • Jesu Kristoren jarraitzaileak gara; ez dugu inongo giza buruzagirik (Mateo 23:8-10).