Lehen mendeko kristauen eredua jarraituz, Jehobaren lekukook ez dugu kongregazioko kideen artetik bereizten den klero edo elizjenderik. Bataiatzean, Jehobaren lekuko guztiok Jainkoaren zerbitzari izendatuak gara eta denok berri onen zabaltze-lanean parte hartzen dugu. Lekukook 100 bat kide dituzten kongregazioetan antolatuta gaude. Kongregazio bakoitzean, Jainkoarekin harreman estua duten gizon helduak zerbitzatzen dute; hauek «arduradunak» direla dio Bibliak (Titori 1:5). Arduradunek ez dute soldatarik jasotzen.