Saltatu edukira

Zer iritzi dute Jehobaren lekukoek dibortzioari buruz?

Zer iritzi dute Jehobaren lekukoek dibortzioari buruz?

 Bibliak ezkontza eta dibortzioaren inguruan duen ikuspuntua jarraitzen dugu. Jainkoak sortu zuen gizon eta emakumearen arteko ezkontza elkarrekin betirako bizi zitezen. Dibortziorako Bibliak adierazten duen arrazoi bakarra sexu-moralgabekeria da (Mateo 19:5, 6, 9).

Eskaintzen al diete laguntzarik Lekukoek arazoak dituzten ezkonduei?

 Bai, noski. Hauek dira eskuragarri ditugun laguntzetariko batzuk:

  •   Argitalpenak. Ezkonduen arteko harremana sendotu dezakeen informazioa dute hauek. Konpontzeko ezinezkoak diruditen harremanak dituztenei ere laguntzen diete. Adibidez, ikusi itzazu «Cómo fortalecer el sentido del compromiso en el matrimonio», «Cómo perdonar» eta «Cómo recuperar la confianza perdida» artikuluak.

  •   Bilerak. Ezkontza-harremanerako Bibliak ematen dituen aholku praktikoak aztertzen ditugu, bai kongregazioko bileretan, baita biltzarretan ere.

  •   Arduradunak. Kongregazioko arduradunek ezkonduta daudenei behar duten laguntza eskaintzen diete Efesoarrei 5:22-25 pasartea moduko biblia-aipuak erabiliz.

Kongregazioko arduradunek baimendu behar al dute Lekukoa den norbaiten dibortzioa?

 Ez. Ezkonduek arduradunen laguntza eskatu dezakete arazoak konpondu ahal izateko. Baina honek ez die arduradunei baimenik ematen bikoteari zer egin behar duen esateko (Galaziarrei 6:5). Hala ere, Bibliak adierazten duen arrazoirik gabe dibortziatzen denak ez ditu Bibliak berriz ezkontzeko ematen dituen baldintzak betetzen (1 Timoteori 3:1, 5, 12).

Zer iritzi dute Lekukoek banantzeari buruz?

 Bibliak ezkontideak elkarrekin jarraitzera animatzen ditu, baita hoberenak ez diren egoeratan ere (1 Korintoarrei 7:10-16). Arazo asko konpondu daitezke bihotz-bihotzez otoitz eginez, Bibliako printzipioak jarraituz eta maitasuna erakutsiz (1 Korintoarrei 13:4-8; Galaziarrei 5:22).

 Hala ere, kristau batzuek banantzea erabaki dute egoera berezi batzuen aurrean:

  •   Familia mantentzeari uko egitea (1 Timoteori 5:8).

  •   Tratu txar fisiko oso larriak jasatea (11. Salmoa 5).

  •   Espiritualtasuna arrisku handian jartzea. Demagun ezkontide batek bere bikotea Jainkoaren aginduak haustera behartzen duela. Orduan, «Jainkoaren esana» egiteko banatu egin behar duela erabaki dezake kristauak (Eginak 5:29).