Ez. Gure erakundeak ez ditu film, liburu edo abestiak berrikusten bere kideek zeintzuk baztertu behar dituzten esateko. Zergatik ez?

Bibliak gutako bakoitzari «ona eta txarra bereizteko» entrenamendua egiteko esaten digu (Hebrearrei 5:14).

Bibliak kristauek entretenimendua aukeratzean kontuan hartu ditzaketen oinarrizko printzipioak ematen ditu. * Gure helburua bizitzako alor guztietan «zer zaion Jaunari atsegin» ziurtatzea eta hori egitea da (Efesoarrei 5:10).

Bibliak familia-buruek, neurri batean, euren familia kideei entretenimendu jakin bat izaten ez uzteko ardura dutela irakasten du (1 Korintoarrei 11:3; Efesoarrei 6:1-4). Kongregazioan, aldiz, inork ezin du debekatu film, abesti edo artista jakinen bat onargarria ez dela esanez (Galaziarrei 6:5).

^ § 4 Bibliak, esaterako, espiritismo, sexu moraltasun eza eta indarkeria gaitzesten ditu (Deuteronomioa 18:10-13; Efesoarrei 5:3; Kolosarrei 3:8).