Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Jehobaren lekukoak

Euskara

Baztertzen al dituzte beraien erlijio-kide ohiak?

Baztertzen al dituzte beraien erlijio-kide ohiak?

Jehobaren lekuko izateko bataiatu zirenak baina besteei berri onei buruz hitz egiteari eta fedekideekin elkartzeari utzi diotenak, ez dira kongregaziotik kanporatuak. Izan ere, beraiengana hurbiltzen gara, Jainkoarekin zerikusia duten gaiei buruzko interesa berriz ere pizten saiatuz.

Bekatu larriren bat egin duen lekukoa ez dugu berehala kanporatzen. Baina, hala ere, lekuko bataiatu batek Bibliako kode morala hausteko ohitura izan eta damutzen ez bada, kongregaziotik kanporatua da. Bibliak argi eta garbi esaten du: «Bota gaiztoa zeuen artetik» (1 Korintoarrei 5:12-13).

Zer gertatzen da gizon bat kanporatua izaten bada baina bere emaztea eta seme-alabak Jehobaren lekuko izaten jarraitzen badute? Familiarekin dituen erlijio-loturak aldatu egiten dira baina familia-loturak hor daude. Bikotearen arteko harremana eta ohikoa den guraso eta seme-alaben arteko erlazio maitekorra edukitzen jarraitzen dute.

Kanporatuak izan direnak gure bileratara etor daitezke. Gainera, nahi izanez gero, kongregazioko arduradunen biblia-aholkuak jaso ditzakete. Honen helburua, berriz ere Jehobaren lekuko izateko baldintzak bete ditzaten laguntzea da. Kanporatuak izan direnak egokia ez den jokabidea baztertu eta Bibliako arauen arabera bizitzeko benetako nahia azaltzen badute, ongietorriak dira berriz ere kongregazioko kide izatera.