Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Jehobaren lekukoak

Euskara

JW.ORG Torontoko liburu azokan

JW.ORG Torontoko liburu azokan

2014ko azaroaren 13tik 16ra, Kanadako Metro Toronto biltzar gunean, Torontoko nazioarteko liburu azoka ospatu zen. Liburu eta liburu elektronikoen erakusleiho honetara 20.000 lagun baino gehiago joan ziren lau egunetan zehar.

Azoka honetan Jehobaren lekukoak ere izan ziren postu interaktibo erakargarri batekin. Postuan, tabletak erabiliz, jw.org-n nola nabiga zitekeen azaldu zen.

Azokaren arduradun batek honakoa esan zuen: «Zuen webgunea punta puntakoa da. Beste parte hartzaile batzuek zuengandik ikasi behar lukete». Erakus-mahaira hurbildu zirenek webgunea oso profesionala eta nabigatzeko erraza zela esan zuten. Gainera, gai garrantzitsuak jorratzen zituela ere adierazi zuten. Izan ere, webguneak txunditurik utzi zituen jendearen arazo eta kezkei aurre egiten laguntzen zuela ikustean.

Postuan zeuden lekukoak jendearekin hitz egitean, azokara joan aurretik gehienek jw.org-ri buruz inoiz ez zutela ezertxo ere entzun konturatu ziren. Inguratu ziren gehienek harremanetarako txartela edo Non aurkitu ditzakezu galdera garrantzitsuen erantzunak? esku-orria hartu zuten. Askok, webgunea berriz ere bisitatuko zutela esan zuten eta batzuek Jehobaren lekukoak beraiekin harremanetan jartzeko eskatu zuten.

Ostirala «Haurren eguna» izan zen liburu azokan. Horregatik, lekukoek webgunean dauden arbel biziduneko bideoak ipini zituzten. Eskoletako haur taldeak eta beraien irakasleak postuan geratzen ziren bideoak ikusteko.

Bibliak inprimatzen dituen enpresa batean lan egiten duen Chicagoko gizon batek, han ikusgai zegoen Traducción del Nuevo Mundo edo Traduction du monde nouveau biblia-itzulpenaren kalitatea goraipatu zuen. Argitaratzaileekin harremanetan jarri nahi zuenez, harremanetarako txartela eman zioten.

Webgunea 700 hizkuntza baino gehiagotan dago eskuragarri. Bisitariek hauetariko 16 begiratu zituzten: amharera, bengalera, frantsesa, gaztelania, greziera, gujaratera, hindi, ingelesa, koreera, portugesa, suediera, tamilera, tigrinyera, txinera, urdu eta vietnamera.

Postuan ongietorria egiten ari zen lekuko batek jendeari webguneari buruz hitz egitearen eta erakustearen artean alde handia dagoela ikusi zuen. Honakoa esan zuen: «Gure webgunea ezagutarazteko aukera zoragarria izan dugu».