Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Jehobaren lekukoak

Euskara

Harribitxi bereziak erakusgai Botswanan

Harribitxi bereziak erakusgai Botswanan

Botswanan munduko diamante meategi aberatsena aurkitzen da. Hala ere, 2016ko abuztuaren 22tik 28ra izan zen Botswanako Kontsumitzaileen Azokan, bertako Jehobaren lekukoek beste mota bateko harribitxiak erakutsi zituzten. Azokan zuten postuan, Biblian oinarritutako argitalpenak jarri zituzten. Honetaz gain, jw.org webgunea ezagutzera eman zuten eta familiei elkarturik egoten laguntzen dieten bideoak erakutsi zituzten.

Bertaratu ziren guraso eta haurrei Izan Jehobaren laguna saileko marrazki bizidunak izugarri gustatu zitzaizkien. Biblian dauden printzipioak nola jarraitu ditzakegun adierazten dute hauek. Gainera, bertako hizkuntza nagusian, tswaneran, marrazki bizidun gutxi daudenez, askok bideo hauek nola lortu zitzaketen galdetu zuten.

Herrialdeko txoko guztietatik joan ziren bisitariek 10.000 bat argitalpen eraman zituzten eta 120 lagunek doako biblia-ikastaroa eskatu zuten. Asko harrituta gelditu ziren azokan ingelesa hitz egiten duten anai-arrebak tswanera hitz egiten dutenekin elkarlanean ikustean.

Azokaren antolatzaileek postu eta erakusketarik onenak aukeratzeko unea iritsi zenean, Jehobaren lekukoei eman zieten lehen saria.

Ikasi gehiago

NOR ARI DA JEHOBAREN NAHIA EGITEN?

Zer aurkitu dezakezu gure webgunean?

Guri eta gure sinesmenei buruz gehiago ikas dezakezu eta Bibliari buruz dituzun galderen erantzunak ere izan ditzakezu.

BERRI ONAK JAINKOAREN ESKUTIK!

Nola izan daiteke zoriontsu zure familia?

Jehobak, Jainkoa zoriontsua, familiak zoriontsu izan daitezen nahi du. Aurkitu senar-emazte, guraso eta seme-alabentzako biblia-aholku erabilgarriak.