Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Jehobaren lekukoak

Euskara

Bibliako mezua iparralde urrunean

Bibliako mezua iparralde urrunean

2014an, Jehobaren lekukoen Zuzendari-batzordeak Europa eta Ipar Ameriketako iparraldean dauden leku urrunetan predikatzeko programa berriari buruz argibideak eman zituzten (Eginak 1:8). Hasiera batean, programa honek Alaska (AEB), Laponia (Finlandia) nahiz Nunavut eta Ipar-mendebaldeko Lurraldeetan (Kanada) dauden eremu batzuetan ipini zuen arreta.

Jehobaren lekukoek hamarkadak daramatzate urruti dauden eremu hauetara predikatzera joaten. Hala ere, lekukoak epe laburrean egoten ziren bertan eta, sarritan, beraien ahaleginak Biblian oinarritutako argitalpenak banatzeko izaten ziren.

Iparraldeko leku urrun hauetako ekintzak Jehobaren lekukoen sukurtsal desberdinek gainbegiratzen dituzte. Programa honen barne, predikatze-lanera guztiz emanak daudenak (aitzindariak) eremu hauetan gutxienez hiru hilabete egotera gonbidatu zituzten. Eremu hauetan Bibliari buruz ikasi nahi duten nahiko lagun egonez gero, aitzindariak denbora gehiago egon daitezke eta bilerak ere egin ditzakete.

Noski, iparraldeak erronka bereziak ditu. Barrow hirira (Alaska) bi aitzindari bidali zituzten. Hauetako bat Kalifornia hegoan bizi zen eta bestea Georgian (AEB). Barrow-n egon ziren lehen neguan -38 oC jasan behar izan zituzten. Hala ere, iritsi eta hilabete gutxira, hiriko etxeen %95a bisitatu zuten eta 4 biblia-ikastaro hasi zituzten, bat John izeneko gazte batekin. Bera eta bere neskalaguna Zer da Bibliak benetan irakasten duena? liburua aztertzen ari dira eta Johnek ikasten duen guztia bere lagunei eta lankideei kontatzen die. Gainera, Examinando las Escrituras diariamente edo Examinons les Écritures chaque jour liburuxkako eguneko aipua ere irakurtzen du, JW Library aplikazioa bere mugikorrean erabiliz.

Kanadako Nunavut lurraldean aurkitzen den Rankin Inlet herrixkara iristeko ez dago errepiderik. Beraz, bi aitzindarik bertara hegaldia egin zuten eta zenbait biblia-ikastaro hasi zituzten. Zer egiten da Jehobaren lekukoen bilera-aretoetan? bideoa ikusi ondoren, gizonezko batek herrixkan bilera-aretoa noiz eraikiko genuen galdetu zuen. «Eraikitzen duzuenean hemendik jarraitzen badut, bileretara etorriko naiz» esan zuen.

«Tenperaturak baxuak dira eta elur asko dago» azaldu zuten Savukoski-ra (Finlandia) bidalitako aitzindariek. Bertako elur-oreinen kopurua biztanleria baino hamar aldiz handiagoa da. Hala ere, iristeko garai ona zela adierazi zuten. Zergatik? «Eremu guztian predikatu ahal izan dugu» esan zuten. «Bertakoek herrietara eta urrun dauden lekuetarako bideak garbi mantentzen dituzte. Tenperatura hotzen ondorioz, bizilagunak etxean denbora gehiago egoten dira».

Iparraldeko leku urrunetan dauden herrixketan Bibliako mezua zabaltzeko egiten ari garen ahaleginek arreta erakarri dute. Bi aitzindarik Alaskako hiri bateko alkatea bisitatu zuten. Ondoren, alkateak sare sozial batean Zer da Jainkoaren Erreinua? esku-orriaren irudiarekin batera elkarrizketari buruzko mezu positiboa idatzi zuen.

Haines-en (Alaska) bi aitzindarik liburutegi publikoan egiten zituzten bileretara joandakoen kopuru handiena zortzikoa izan zen. Bertako egunkariak, Texas eta Ipar Carolinako bi aitzindari hauek, hirian bakoitzari bere etxean biblia-ikastaroa izateko aukera zabaltzen zebiltzala adierazi zuen. Egunkariak berria honela amaitu zuen: «Jo jw.org webgunera gehiago jakiteko».

Ikasi gehiago

NOR ARI DA JEHOBAREN NAHIA EGITEN?

Nola dago antolatua Jehobaren lekukoon predikatze-lana?

Jesusek lurrean izan zenean ipini zuen eredua jarraitzen dugu. Zein dira predikatzeko era hauek?

BIBLIA-IKASTAROA

Zergatik Biblia ikasi?

Bibliak, munduan zehar milioika pertsonei, bizitzako galdera garrantzitsuen erantzuna ematen die. Ezagutu nahi al dituzu erantzun hauek?