Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Jehobaren lekukoak

Euskara

Tailandiako haurrek eskolan arrakasta izateko ekinaldia

Tailandiako haurrek eskolan arrakasta izateko ekinaldia

2012ko abenduan hasita, Tailandiako Jehobaren lekukoek bertako haurrei eskolan arrakasta izaten laguntzeko ekinaldia egin zuten. 20 lekuko helduk Bangkok inguruko eskolak bisitatu zituzten. Eskola bakoitzeko zuzendariarekin bildu ziren eta bai irakasle nahiz ikasleei Réveillez-vous! edo ¡Despertad! aldizkariaren 2012ko urriko aleak eskaini zizkieten. Aldizkari honek eskolan arrakasta nola izan daitekeen azaltzen du.

Ekinaldia oso arrakastatsua izan zen eta, beraz, lekukoek herrialde osora zabaldu zuten. Hurrengo urte eta erdian 830 eskolekin jarri ziren harremanetan. Irakasle eta ikasleak aldizkariaren alea jasotzeko gogotsu zeudela ohartu ziren. Hau ikusita eta eskaera guzti hauei aurre egiteko, 3 aldiz berrinprimatu zen aldizkaria. Hasierako eskaria 30.000 bat alekoa izan zen. Baina, gaia horren gustukoa izan zenez, 650.000 ale banatu ziren!

Eskoletako zuzendari eta irakasleek berehala ikusi zuten aldizkaria oso lagungarria zela. Irakasle batek hau esan zuen: «Aldizkariak gure ikasleei familiarekin harremana estutzen eta helburu onak izaten nahiz jarraitzen lagunduko die». Eskola batzuek euren ikasketa planean barneratu zuten informazio hau. Beste batzuek, irakurketa ariketak egiteko erabili zuten. Eskola batean, ikasleek idazlan bat egin behar izan zuten aldizkarian oinarrituta eta idazlan onenak egin zituztenak sarituak izan ziren.

Neskatxa bati gazteen obesitateari nola aurre egin azaltzen duen aldizkariko artikulua asko gustatu zitzaion. Obesitatea ohizko arazoa bihurtzen ari dela eta bere lagunek honi buruz hitz egitean eroso ez daudela adierazi zuen. Honakoa esan zuen: «Eskerrik asko horren ulerterrazak eta erabilgarriak diren aholkuak emateagatik».

Gurasoek ere informazioa gustuko dute. Ama batek aldizkariarengatik esker ona agertu zien bisitatu zuten lekukoei. Hau esan zien: «Aholku oso erabilgarriak ditu nire alabari eskolan hobetzen laguntzeko».

Pichai Petratyotin jaunak, Tailandiako Jehobaren lekukoen bozeramaileak, hau esan zuen: «Bibliak denboran zehar balioa galtzen ez duen jakinduria duela azpimarratzen du Réveillez-vous! edo ¡Despertad! aldizkariak eta jakinduria hau jendearentzat onuragarria da gaur egun. Jehobaren lekukoontzat hezkuntza oso garrantzitsua da. Beraz, pozik gaude jende guztiari ale hau doan eskuragarri egin izanaz».