Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Jehobaren lekukoak

Euskara

Jehobaren lekukoak atxilotuei eskainitako laguntzarengatik goraipatu dituzte

Jehobaren lekukoak atxilotuei eskainitako laguntzarengatik goraipatu dituzte

Australiako bederatzi Jehobaren lekuko ziurtagiri batekin izan ziren sarituak, Australiako etorkinen atxilotze zentro handienetako batean atxilotuei «zerbitzu bikaina» eskaintzeagatik. Lekukoek Derbytik (Australia mendebaldea) gertu dagoen Curtin Etorkinen Atxilotze Zentroaren eskutik jaso zuten saria. *

Lekukoek astero bisitatzen dituzte atxilotuak beraien bizipenak entzuteko eta Bibliaren bidez itxaropena eta kontsolamendua eskaintzeko. «Bisitek atxilotuengan duten eragina berehala ikusten da» dio Christopher Riddochek, erlijio eta kultura gaietan bitartekari lanak egiten dituen zentroko funtzionarioak. Bisiten ondoren atxilotuen umorea hobetzen dela eta zoriontsuagoak direla esaten du. Izan ere, bisita hauek «beraien ongizateaz arduratzen den jenderik kanpoan badagoela» baieztatzen diete gizon hauei.

Riddochek lekukoei emandako ziurtagiria eskerrak emateko keinu txiki bat dela esan zuen, berak dioen bezala, «gure ardurapean dauden gizon hauen bizia hobetzeagatik». Gainera, lekuko hauen egite onak «beraien familia, kongregazio eta erlijioari ohore egiten diela» ere esan zuen.

^ § 2 Eraikinaren edukiera 1.500 gizonekoa izan daiteke.