Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Jehobaren lekukoak

Euskara

Maitasunean bat eginda Frankfurteko nazioarteko biltzarrean

Maitasunean bat eginda Frankfurteko nazioarteko biltzarrean

«Ia-ia familia ospakizuna» jartzen zuen Frankfurter Rundschau egunkariaren izenburu batek. Bertaratutakoak ados zeuden honekin.

«Etxean bezala sentiarazi ninduten!» esan zuen Puerto Ricotik etorritako Karlak.

«Nire familia bisitatzen egongo banintz bezala sentitu nintzen, baina lurraren beste aldean» esan zuen Australiatik etorritako Sarak.

Zerk eragin zituen horrelako sentimenduak? Frankfurt am Mainen, Alemanian, Jehobaren lekukoek ospatutako nazioarteko biltzarrak. Commerzbank-Arenan izan zen biltzarra 2014ko uztailaren 18tik 20ra eta bertaratutakoak ia-ia 37.000 izan ziren.

Bertaratutakoak Bibliari buruz ikasteko elkartu ziren. Biblia-irakurketak, kantak, otoitzak, bi antzerki eta biblia-irakurketa dramatizatuak izan ziren hezkuntza programaren parte.

Entzulegoa bertako lekukoz eta beste herrialde batzuetako 3.000 ordezkari baino gehiagoz osatua zegoen. Hauek Australia, Britainia Handia, Grezia, Libano, Serbia, Hegoafrika eta Estatu Batuetatik etorri ziren. 70 herrialdetan eginkizun berezietan lan egiten duten beste 234 lekuko ere etorri ziren, hauen artean, misiolariak.

Programaren atal batzuk Alemaniako beste 19 lekutara internet bidez transmititu ziren, baita Austria nahiz Suitzako hainbat tokitara ere. Bertaratutakoen guztizkoa 204.046 izan zen.

Mugak gaindituz

Programa ingelesez, alemanez eta grezieraz eman zen Frankfurten. Aldi berean, gainerako lekuetan 17 hizkuntzatara itzuli zen, besteak beste, arabiera, txinera, tamilera, turkiera eta bi zeinu hizkuntzatara.

Lekukoak, hizkuntza desberdinak hitz egin eta lurralde eta kultura desberdinetatik etorri arren, ez zeuden banatuta, maitasunak elkartzen baitzituen (Joan 13:34, 35). Anai-arrebak balira bezala jokatzen zuten elkarren artean.

«Gure nazioarteko anaiarteak muga guztiak gainditzen dituela ikusi dugu lehen eskutik» esan zuen Britainia Handiko Tobiasek.

«20 herrialde baino gehiagoko lekukoak ezagutu ditut. Jainkoari eta elkarri diogun maitasunak batzen gaitu» esan zuen Puerto Ricotik etorritako Daviannak.

«Herri txiki batean egin nintzen Jehobaren lekuko» esan zuen Malcomek, Australiako ordezkariak. «Mundu mailako gure anaiarte bereziari buruz irakurri eta bideoak ikusiak nituen. Baina hemen, nik neuk bizi izan dut hau eta bizipen honek anaiartea beste era batera ikusten lagundu dit. Fedea erabat sendotu dit hemen egoteak».

Ahaztu ezin den eskuzabaltasuna

Frankfurt inguruan dauden 58 kongregazioetako lekukoek ordezkarientzako opariak eta arratsaldean aisialdiaz gozatzeko prestaketak egin zituzten.

«Ezin hobe jokatu zuten gurekin» esan zuen Estatu Batuetatik etorritako Cynthiak. «Ez dut inoiz ahaztuko anai-arrebek erakutsitako maitasun, adeitasun eta eskuzabaltasuna».

«Maitasun, poz eta anaiarteko kidetasun izugarria zegoen. Asko da batak bestearengandik ikasi dezakeguna» zioen Alemanian bizi den Simonek.

«Prestatu ziguten aisialdiak Jehobaren lekukook geure buruari uko egiten diogun fanatikoak ez garela frogatu dit. Gauza garbiak eginez benetan ongi pasatzen badakigu» esan zuen Amyk, Australiatik etorritako ordezkariak.

Oroitzapen atseginekin etxera

Bederatzi herrialdetan egin ziren nazioarteko biltzarretariko bat izan zen Frankfurteko hau.

Bertan egotean zer sentitu zuten galdetzean, ordezkari batek hau esan zuen: «Pentsatu ezagutzen ez duzun familiarteko bat topatzen duzula, anaia adibidez. Behin ezagutu ondoren, bere etxea eta bihotza irekitzen dizkizu. Pozez betetzen zara. Orain, pentsatu sentimendu hori 37.000 aldiz izatea. Hori da han egotean sentitzen zena».