Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Jehobaren lekukoak

Euskara

Warwickeko 1. argazki bilduma (2014ko maiatzetik abuztura)

Warwickeko 1. argazki bilduma (2014ko maiatzetik abuztura)

Jehobaren lekukoak egoitza nagusi berria eraikitzen ari dira Warwicken, New York. 2014ko maiatzetik abuztura, eraikuntzako langileek aurrerapen handiak egin dituzte ibilgailuen tailerrean, zerbitzuak eskaini eta bulegoak dituen eraikinean nahiz C eta D bizilekuetan. Argazki bilduma honek jardun handiko hilabete hauetan egin diren lan batzuk erakusten ditu.

Warwick gunearen irudia.

  1. Ibilgailuen tailerra

  2.  Bisitarientzako aparkalekua

  3.  Mantentze eraikina eta bertakoentzako aparkalekua

  4.  B bizilekua

  5.  D bizilekua

  6.  C bizilekua

  7.  A bizilekua

  8.  Zerbitzuak eskaini eta bulegoak dituen eraikina

2014ko maiatzak 1 (Warwickeko eraikuntza gunea)

Sterling Forest (Blue Lake) lakua hego-mendebaldetik iparraldera begiratuz. Lehen planoan, D bizilekua izango den eraikineko sotoan egiten ari diren lanak ikus daitezke. Lakutik gertuago, hormigoizko estrukturak egiten ari dira C bizilekua egiteko.

2014ko maiatzak 14 (Kanpoko aurrefabrikazio gunea)

Langile batzuk bizilekuetarako komun bat aurrefabrikatzen. Egitura honen barne, aireztatze sistema, bainuontzirako lekua, paretak, hodiak eta instalazio elektrikoak aurkitzen dira. Komuna eraikinean jartzean amaituko da.

2014ko maiatzak 22 (Ibilgailuen tailerra)

Iturginak sotoan lanean. Eraikuntza lanak egiten diren bitartean, leku hau jangela bezala erabiliko da 500 bat laguni jaten emateko eta eraikineko beste leku batzuk ere prestatuko dira beste 300 lagunentzat. Lanen amaiera iristean, behin-behineko jangelak kenduko dira eta eraikina ibilgailu tailerra izateko prestatuko da.

2014ko ekainak 2 (Ibilgailuen tailerra)

Langile talde bat lur berezia eraikinaren teilatuan zabaltzen. Landaretzaz betea egongo den teilatu hau, ingurumen-inpaktua txikitzeko eta energia aurrezteko lagungarria izango da. Gainera, landaretzak euria xurgatu eta honek izan ditzakeen kutsatzaileak filtratzen ditu.

2014ko ekainak 5 (Zerbitzuak eskaini eta bulegoak dituen eraikina)

Egitura bata besteari elkartutako hiru eraikinek osatuko dute eta guztira 42.000 m2 izango ditu. Irudian, kanpoko enpresa bateko langile batzuk altzairuzko hagekin zutabeak sendotzen ikus daitezke.

2014ko ekainak 18 (Ibilgailuen tailerra)

Langileak teilatuan asfaltozko estaldura jartzeko propanozko sopletea erabiltzen. Segurtasun arnesez lotuta daude ez erortzeko.

2014ko ekainak 24 (C bizilekua)

Aurrez egindako hodiak jartzen eta berogailu, aireztatze eta aire girotuaren instalazioak egiten. Warwicken eraikuntza lanean dauden lekukoen %35a emakumezkoa da.

2014ko uztailak 11 (Montgomery, New York)

Biltegi eta aurrefabrikazio gunetzat erabiltzen den eraikin hau 2014ko otsailean eskuratu zen proiekturako. Honek 20.000 m2 ditu. Irudiaren eskuinean goialdean ikusten diren objektu zuriak, bidaltzeko prest dauden komunak dira.

2014ko uztailak 24 (C bizilekua)

Lehen planoan eraikinaren ipar-ekialdea ikusi daiteke. Bizileku honetan egoitza nagusiko 200 bat kide biziko dira. Etxebizitzen gehiengoak 30-55 m2 izango ditu. Hauek sukaldea, komuna eta balkoi txiki bat izango dute.

2014ko uztailak 25 (Mantentze eraikina eta bertakoentzako aparkalekua)

Eraikuntzarako gunea prestatzen. Irudiaren goialdean, ondoren erabiliko den materiala birrintzen duen makina ikus dezakegu. Proiektua amaitzerako bertatik 260.000 bat m3 lur kenduko dira. Egunero, bataz beste, 23 iraulki-kamoi erabiltzen dira.

2014ko uztailak 30 (Ibilgailuen tailerra)

Teilatuan landaretza ipintzen.

2014ko abuztuak 8 (Warwick gunea)

Bulegoen eraikinean dagoen garabi luze batetik hego-mendebaldeko ikusmira. Irudiaren behealdean ezkerretara, bisitarientzako aparkalekua amaiturik ikus daiteke. Hau, egunero langileen autoekin betetzen da. Lekuko batzuk 12 ordu gidatu behar izan dute hiru edo lau egunetan bakarrik lan egiteko.

2014ko abuztuak 13 (Ibilgailuen tailerra)

Behin-behineko jangela ia amaituta dago. Oraindik jarri gabe dauden telebisten eta bertan dauden bozgorailuen bitartez, goizeko gurtza eta beste programa espiritual batzuk ikusi ahal izango dituzte Estatu Batuetako sukurtsalarekin konexioa eginez.

2014ko abuztuak 14 (Zerbitzuak eskaini eta bulegoak dituen eraikina)

Lehen solairuan hormigoia botatzen. Eskuinean, makina baten bidez langileak hormigoian gelditu den airea kentzen du eta, era honetara, hormigoia trinko gelditzen da.

2014ko abuztuak 14 (Zerbitzuak eskaini eta bulegoak dituen eraikina)

Eraikin azpian geratuko diren kable-bideak. Gainean sotoa eraikiko da.

2014ko abuztuak 14 (Zerbitzuak eskaini eta bulegoak dituen eraikina)

Lehen solairua ia amaitua dago. Orain arte Warwicken erabili den hormigoi kopuru handiena da hau, 540 m3. Hormigoia bertan zegoen nahasgailu batean prestatu zen. Hau eramateko 8 nahasgailu-kamioi eta isurtzeko bi bonba erabili zituzten. Guztia 5 ordu eta erdian egin zuten. Argazki erdian ikusten den dorrea, eraikuntzaren eskaileratako bat da.

2014ko abuztuak 14 (C bizilekua)

Teilatuko barandak egiten. Atzealdean A bizilekuko sotoan ari dira lanean.

2014ko abuztuak 15 (C bizilekua)

Aurrefabrikatutako komuna hirugarren solairura igotzen garabi bat erabiliz. Warwickeko eraikuntza lanetan aurrefabrikatutako gauza asko erabiltzen dira langile gutxiago izateko lan eremuan eta lanak azkartzeko.

2014ko abuztuak 20 (C bizilekua)

Kanpoko enpresa batetako langileak energia aurrezten eta eraginkortasunez erabiltzen duten hormigoizko xaflak jartzen. Hormigoia pinturarekin nahastuta dago, beraz ez dago margotu beharrik eta mantentze lan txikia du. Xaflak azkar jartzen dira eta honek lana garaiz amaitzen laguntzen du.

2014ko abuztuak 31 (Warwick gunea)

Hego-mendebaldeko ikusmira. Lehen planoan, D bizilekuan beste solairu bat egiteko prestaketak ikusten dira. Honen atzean, C bizilekuko eraikina ia amaituta dago.