Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Jehobaren lekukoak

Euskara

Filipinetako 1. argazki bilduma (2014ko otsailetik 2015eko maiatzera)

Filipinetako 1. argazki bilduma (2014ko otsailetik 2015eko maiatzera)

Jehobaren lekukoak Filipinetako sukurtsalean, Quezon Hirian, eraikin berriak egin eta daudenak berriztatzen ari dira. Filipinetarako argitalpenak Japoniako sukurtsalak inprimatzen dituenez orain, inprimategia zegoen eraikinean sail hauek hartuko dute lekua: Informatikak, Tokiko Diseinu eta Eraikuntzak (LDC), Mantenuak, Bidaltze eta Garraioak nahiz Itzulpenak. Argazki bilduma honetan orain arteko inprimategian eta beste eraikin batzuetan 2014ko otsailetik 2015eko maiatzera bitartean egindako lanak erakusten dira. Proiektua 2016ko urrian amaitzea espero da.

Filipinetako sukurtsalaren irudia. Egiten ari diren eraikin eta egituren artean hauek daude:

  • 4 eraikina (Bizilekua)

  • 5 eraikina (Audio-bideo, Berri Onen Zabaltze Saila)

  • 6 eraikina (Paisajismoa, Ibilgailuen Tailerra, Soldadura)

  • 7 eraikina (Informatika, LDC, Mantenua, Bidaltze eta Garraioa, Itzulpena)

2014ko otsailak 28 (7 eraikina)

Aldi bateko langileek beira zuntz berriak dakartzate eraikina hezetasunetik isolatzeko. Segurtasun arropak daramatzate azala ez minberatzeko.

2014ko apirilak 2 (7 eraikina)

Langileak filipinar zeinu hizkuntzarako grabaketa estudioaren sabaia amaitzen ari dira. Sabaiko lauki formadun zuloetan HVAC difusoreak jarriko dituzte. Hauei esker aire girotua egongo da estudio osoan.

2014ko urriak 21 (Quezon Hiriko gunea)

Zentralizaturiko ur-hoztaile sistema egiteko lurra zulatzen ari dira. Sistema berri hau sukurtsaleko eraikin guztietarako erabiliko da.

2014ko abenduak 19 (1, 5 eta 7 eraikinak elkartzen dituen gainetiko igarobidea)

Gainetiko igarobide itxiak eraikin nagusiak lotuko ditu, jangela dagoen 1 eraikina barne. Igarobide berri hau oso erabilgarria izango da, 7 eraikinean lanean dabiltzan 300 anai-arreba baino gehiagorentzat bereziki.

2015eko urtarrilak 15 (5 eraikina)

50 tonako garabiaren laguntzaz sabairako xaflak igotzen ari dira. Tamaina desberdinetako garabiak tokiko eraikitzaileek maneiatzen dituzte.

2015eko urtarrilak 15 (5A eraikina, zirkulazio-modulua)

Bi pisu dituen 125 m2 -ko moduluak bi komun eta eskailera nahiz igogailu bat ditu. Moduluan komunak eta eskailerak egoteak, ondoko 5 eraikinean toki gehiago izatea errazten du. Igogailua 5 eraikinean jarri ordez moduluan jartzean, igogailuaren zaratak audio-bideoko grabaketak ez ditu trabatzen.

2015eko urtarrilak 15 (5A eraikina, zirkulazio-modulua)

Eguzki izpietatik babestuz, langileek burdin lanak egiten dituzte itzalpean. Eguneko tenperaturarik altuena 29 bat gradukoa izan ohi da urtarrilean eta 34 bat gradukoa apirilean.

2015eko martxoak 5 (5 eraikina)

Talde batek teilatuko egitura egurrez sendotzen du. 5 eraikinerako egur gogorreko 800 bat pieza erabili dira.

2015eko martxoak 17 (5 eraikina)

Proiektu txiki bat egiteko hormigoia eskuz nahasten dute. Eraikuntza-lanean ari direnen artean 100 langile baino gehiago Australia, Espainia, Estatu Batuak, Frantzia, Hego Korea, Japonia, Kanada, Zeelanda Berria eta beste herri batzuetatik datoz.

2015eko martxoak 25 (5 eraikina)

Altzairuzko teilatua ipintzen ari dira 5 eraikinean. Eraikin honetan lehen Itzulpen Saila zegoen eta, orain, Audio-bideo eta Berri Onen Zabaltze sailek erabiltzeko berriztatzen ari dira.

2015eko maiatzak 13 (5 eraikina)

Metal-lanean dabilen langileak bulegoetako pareten markoak egiteko erabiliko diren ziriak mozten ditu zerra zirkular bat erabiliz.