Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Jehobaren lekukoak

Euskara

Milioi bat lekukoentzat bilera-aretoak

Milioi bat lekukoentzat bilera-aretoak

1999 eta 2015 bitartean Jehobaren lekukoek 5.000 bilera-aretotik gora eraiki zituzten Erdi Amerikan * eta Mexikon. Oraindik 700 bilera-areto gehiago behar dira milioi bat lekukoei nahiz bileretara joaten diren beste batzuei lekua egiteko.

Lehen, lurralde hauetako kongregazioentzako zaila zen Jainkoa gurtzeko lekuak eraikitzea. Mexikon, esaterako, lekuko gehienak etxe pribatuetan biltzen ziren. Zergatik? Adibidez, urte askotan zehar, erlijio erakundeei legeak jabegorik edukitzen ez zielako uzten. 1990. hamarkadan, hala ere, legea aldatu egin zen eta Jehobaren lekukoak bilera-areto ugari eraikitzen hasi ziren. Baina bilera-areto bakoitzaren eraikuntzak hilabeteak ematen zituen.

Aurrerakada azkarra

Lanak martxa azkarragoa hartu zuen 1999an, bilera-aretoak eraikitzeko programa berri batekin bilera-aretoen eraikuntza taldeak lanean hasi zirenean. Programa hau baliabide mugatuak dituzten lurraldeetan bilera-aretoak egiteko sortu zen, Mexiko eta Erdi Amerikako zazpi lurraldeak barne. 2010etik aurrera, Mexikoko sukurtsalak lurralde guzti hauen eraikuntza-lana gainbegiratu du.

Eraikuntzako langileek erronka handiagoak izaten dituzte bilera-aretoak isolaturiko lekuetan eraiki behar dituztenean. Panaman, esaterako, langileak hiru bat orduz txalupaz kostaldetik bidaiatu behar izan zuten proiektu batera iristeko. Eta Mexikoko Chiapas estatuan eraikuntza taldeak hegazkin txiki bat erabili zuen eraikuntzarako materiala urrutiko leku batera eramateko.

Bilera-areto berrien onurak

Lekukoak ez direnak ere pozik egoten dira euren auzoan bilera-aretoak ikustean. Adibidez, lekukoek bilera-areto bat beraien auzoan eraiki aurretik, beste batzuk diskoteka bat egiteko erabili nahi zutela esan zuen Honduraseko gizon batek. Berak, aldiz, ez zuen hori nahi. Jehobaren lekukoek bertan bilera-areto bat eraikitzea pentsatu zutela esan ziotenean, «a zer bedeinkapena!» esan zuen.

Leku askotako jendea harrituta dago lekukoen lan egiteko moduarengatik. Guatemalako gizon batek honakoa esan zuen: «Gure kulturan, askotan, emakumeek sukaldean soilik egiten dute lana. Baina emakumeak gizonezkoen lan berdina egiten ari dira hemen. Harrituta nago emakumeak burdinazko estrukturak egiten eta hormak igeltsuz estaltzen ikusteagatik. Hau ikustekoa da!». Bizilagun batzuk janaria eta freskagarriak erosi nahi izan zituzten langileentzako.

Gure bilera-aretoen diseinuak jende asko harritzen du. Nikaraguan, ingeniari batek bertako bilera-aretoa lehen mailako materialez egindako eraikuntza polita zela esan zion alkateari. Izan ere, hiriko beste edozein eraikuntzak baino kalitate hobea zuela esan zion.

Noski, Jehobaren lekuko berak ere poz-pozik daude Jainkoa gurtzeko lekuak izateagatik. Bilera-areto berri bat eraiki ondoren, biblia-ikasleak bileretara joateko aukerak handiagoak dituztela ikusi dute lekukoek. Eraikuntzako langileei lagundu zieten Mexikoko kongregazioko kideek horrela adierazi zuten beraien esker ona: «Jehobari eskerrak ematen dizkiogu bere izenari aintza eta ohorea ematen dizkion bilera-aretoa eraikitzeko aukera polita izan dugulako».

^ § 2 Merriam-Webster’s Collegiate Dictionary-ren 11. edizioaren arabera, Erdi Amerikaren barne Guatemala, El Salvador, Honduras, Nikaragua, Costa Rica, Panama, eta Belizeko errepublikak daude.

Ikasi gehiago

NOR ARI DA JEHOBAREN NAHIA EGITEN?

Zergatik eta nola eraikitzen ditugu Jehobaren lekukook geure bilera-aretoak?

Jakin ezazu nola diren erabilgarriak gure kongregazioentzako eraikin apal hauek.