Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Jehobaren lekukoak

Euskara

3.000 bilera-areto eraiki dira Nigerian

3.000 bilera-areto eraiki dira Nigerian

2014ko martxoaren 1ean, Nigeriako gertaera berezi bat ospatzeko, pozez beteriko 823 lagun elkartu ziren Benin hiriko Jehobaren lekukoen biltzar-aretoan. Baliabide murriztuko lekuetan bilera-aretoak eraikitzeko antolaketa 1999an hasi zenetik, Jehobaren lekukoek 3.000 bilera-areto eraiki dituzte herrialde honetan.

Lehen

Bilera honetan, 1920tik aurrera Nigeriako kongregazioek biltzeko lekuak edukitzeko egin zena laburbildu zen. Lehendabizi, etxeak eta alokatutako aretoak erabiltzen ziren. Datuen arabera, bileretarako bakarrik erabili zen lehen aretoa Ilesa hirian zegoen. Hau 1935. urte inguruan izan zen. 1938tik 1990era bitartean, kongregazio kopurua 200 aldiz bidertu zen, 14tik 2.681era. Hauetako askori biltzeko leku bat aurkitzea oso zaila egin zitzaion. Bilera-areto batzuetan 6 kongregazio elkartzen ziren. Beste leku batzuetan, berriz, bildutako lagun kopurua handiegia zen. Ondorioz, kanpoaldean geratu behar izaten zuten bilerak leihoetatik entzunez. Bitartean, kongregazio asko etxeetan eta eskoletako geletan biltzen zen.

Ondoren

1990ean, Jehobaren lekukoen sukurtsala aretoen eraikuntzan laguntzen hasi zen bilera-aretoen fondotik maileguak emanez. 1997rako, lurraldeko eraikuntza batzordeek 105 kongregazio lagundu zituzten bilera-aretoak eraiki edo berritzen. 1997. urtetik 1999. urtera, 13 areto eraiki ziren eta lanak amaitzeko 7 eta 15 egun bitartean behar izaten zituzten.

Eraikuntza lanaren abiadura handia izan arren, ez zen nahikoa Nigeriako Jehobaren lekukoen hazkundeari aurre egiteko. 1998ko apirilean, sukurtsalak 1.114 bilera-areto behar zirela kalkulatu zuen.

Benin hirian egin zen bilera berezira itzuliz, Don Trostek, Nigeriako sukurtsal-batzordeko kide denak, hau esan zuen: «Sekulako lana zen! Beraz, honakoa galdetzen genuen: “Lortuko ote dugu?”». 1999an hasita, 6tik 8ra kidez osatutako lurraldeko eraikuntza batzordeak kongregazioei laguntzen hasi zirenean erantzun zen galdera. Diseinu errazak erabiliz, azken 14 urteetan hilero, batez beste, 17 areto eraiki zituzten.

Bertaratutakoak lortutakoarengatik zoriondu ondoren, Trostek oraindik lan asko egiteko dagoela azpimarratu zuen. 2013an zehar, Nigeriako Jehobaren lekukoen bataz besteko kopuruari 8.000 lagun baino gehiago gehitu zitzaion. «Etorkizunean izango den hazkundeari aurre egiteko, urtero beste 100 bilera-areto beharko dira» esan zuen Trostek. 2013an Nigeriako 5.700 kongregazioetan izandako lekuko kopururik handiena 351.000koa izan zen.

Ikasi gehiago

NOR ARI DA JEHOBAREN NAHIA EGITEN?

Zergatik eta nola eraikitzen ditugu Jehobaren lekukook geure bilera-aretoak?

Jakin ezazu nola diren erabilgarriak gure kongregazioentzako eraikin apal hauek.

OHIZKO GALDERAK

Zergatik ez diote eliza deitzen biltzen diren tokiari?

Ikus ezazu zer diren bilera-aretoak eta zergatik deitzen diegun horrela.