Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Jehobaren lekukoak

Euskara

Bisita ezazu Estatu Batuetako Betel

Bisita ezazu Estatu Batuetako Betel

«Betelera joan gineneko oroitzapen zoragarriak beti estiman izango ditugu». Hitz hauek Vanuatuko bikote batek esan zituen Estatu Batuetako Jehobaren lekukoen eraikinak bisitatu ondoren. Urtero 70.000 pertsona baino gehiago etortzen dira bisitan eta gehienek sentipen bera dute.

Bisitatu al dituzu Estatu Batuetako Betel guneak? Hala ez bada, etor zaitez bisita egitera.

Zer ikus dezakezu hiru gune nagusietan?

Egoitza nagusia, Brooklyn (New York). Bisitaldi gidatua egin ezazu eta jakin ezazu gehiago mundu-mailako berri onen zabaltze-lana antolatu eta bultzatzeko egiten diren ahaleginei buruz. Bi erakusketa ikusteko aukera ere izango duzu. Lehenak, «Jehobaren izena daraman herria» izenekoak, Jehobaren herriaren historia deskribatzen du lehen mendetik gaur egun arte. Beste erakusketaren izena «Biblia eta Jainkoaren izena» da. Honek Jainkoaren izen berezia agertzen duten biblia-itzulpen ugari ditu.

Biblia-hezkuntza gunea, Patterson (New York). Jakin ezazu gehiago bertan egiten diren eskolez, Galaadeko biblia-eskola eta sukurtsal-batzordekide eta beraien emazteentzako eskola besteak beste. Gune honetan egiten diren lanei buruzko erakusketa eta bideoak ere ikusi ahal izango dituzu, Arte, Audio-bideo, Legal eta Berri onen zabaltze sailei buruzkoak, esaterako.

Inprimategia eta Bidaltze eta Garraio Saila, Wallkill (New York). Egin ezazu bisitaldia Bibliak eta Biblian oinarritutako argitalpenak nola inprimatzen, koadernatzen eta bidaltzen diren ikusteko. Argitalpen hauek, Estatu Batuetara, Karibera eta lurreko beste leku batzuetara bidaltzen dira.

Zenbat denbora irauten dute eraikin hauen bisitaldiek?

Brooklyneko bisitaldi gidatua ordubete ingurukoa da. Pattersonekoa, berriz, bi ordukoa eta Wallkillekoa, ordu eta erdikoa.

Nortzuk egiten dituzte bisitaldi gidatuak?

Beteleko sailetan lanean dabiltzanek egiten dituzte. Bisitaldiak egitea, mundu-mailako hezkuntza lana bultzatzeko egiten ari diren ahaleginen parte dela ikusten dute. 2014ko maiatzerako, eraikin hauetan 5.000 lagun baino gehiago ari ziren lanean eta 3.600 baino gehiago bisitaldiak egiteko trebatuak izan ziren. Bisitaldi hauek 40 bat hizkuntzatan egiten dira.

Zenbat ordaindu behar da bisitaldia egiteko?

Ez da ezer ordaindu behar, dohainik da.

Jehobaren lekukoa izan behar al duzu gune hauek bisitatzeko?

Ez da beharrezkoa. Bisitan etortzen diren asko ez dira Jehobaren lekukoak. Bai lekuko direnek, baita ez direnek ere, Jehobaren lekukoen mundu-mailako lana bultzatzeko egiten diren ahaleginei buruz gehiago jakin dezakete.

Indiako emakume musulman batek Pattersoneko hezkuntza gunea bisitatu zuen. Bisitaldia egin ondoren, hau esan zuen: «Honen parte izatea gustatuko litzaidake. Eskerrik asko horrenbesteko errespetua agertzeagatik».

Etor al daitezke haurrak?

Bai noski! Izan ere, bisitaldiak eragin handia izan dezake gazteengan. Estatu Batuetako bisitari batek, John izenekoak, hau esan zuen: «Etxera itzuli garenetik, gure taldeko haurrak gelditu gabe egon dira hitz egiten bisitaldiari buruz. Bisitaldia egin aurretik, ez zuten argi Betelen zer egiten zen, baina orain Betelen lan egin nahi dute».

Bisita al daitezke Jehobaren lekukoen beste herrialdeetako eraikinak?

Bai. Bisitaldiak herrialde askotan egin daitezke. Klik egin «Sukurtsalak» atalean beste gune batzuen helbidea aurkitu ahal izateko. Etor zaitez Jehobaren lekukoen sukurtsal bat bisitatzera, ongi etorria izango zara!