Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Jehobaren lekukoak

Euskara

Itzulpen-lanak Mexiko eta Erdialdeko Amerikan

Itzulpen-lanak Mexiko eta Erdialdeko Amerikan

Mexiko eta Erdialdeko Amerikan, sei herrialdetako 290 bat itzultzailek biblia-argitalpenak itzultzen dituzte 60 hizkuntza baino gehiagotan. Zergatik egiten dira ahalegin guzti hauek? Jendeak bere hizkuntzan erraz ulertzen dituen biblia-argitalpenak jasotzen dituenean, bere bihotza ukitzeko aukera handiagoa izan daitekeelako (1 Korintoarrei 14:9).

Itzulpen-lana hobetzeko, Mexiko Hirian Jehobaren lekukoen sukurtsalean lan egiten zuten itzultzaile batzuk beraien hizkuntza hitz egiten den eremuetara aldatu dituzte. Nola lagundu die honek? Itzultzaileek beraien ama hizkuntza bera duen jendearekin harreman estuagoa dute eta, horrela, errazagoa egiten zaie ulergarriak diren argitalpenak egitea.

Nola sentitzen dira itzultzaileak aldaketa honen ondoren? Federicok, Guerreroko Nahuatlerara itzultzen duenak, hau dio: «Mexiko Hirian egon nintzen ia 10 urteetan nire hizkuntza hitz egiten zuen familia bakarra aurkitu nuen. Baina orain, itzulpen-gune inguruko herrietan, ia jende guztiak hitz egiten du nire hizkuntza!».

Karinek, Chihuahua mexikar estatuko itzulpen-gunean behe alemanera itzultzen duenak, hau dio: «Menonitak bizi diren eremu berean bizitzeak beraien hizkuntzarekin eguneratua egoten lagundu dit. Herri txiki batean bizi eta lan egiten dugu eta, leihotik begiratzen dudanean, gure itzulpen-lanari probetxua aterako dion jendea ikus dezaket».

Neyfik, orain Meridako (Mexiko) itzulpen-gunean bizi denak, honakoa dio: «Biblia-ikastaroak maia hizkuntzan ematen ditugunean, maia jendearentzat ulertzeko errazak ez diren adierazpenez jabetzen gara. Beraz, gure itzulpen-lanean adierazpen horiek itzultzeko era naturalagoak bilatzen ditugu».

Zein onura ditu itzulpen-lanak jasotzen dituen jendeak? Ikus dezagun adibide hau: Elenak Tlapanec du ama-hizkuntza eta 40 bat urtetan zehar Jehobaren lekukoen bileretara joan da. Bilerak gazteleraz zirenez, han esaten zena ez zuen ulertzen. «Argi nuen bileretan egon nahi nuela» esaten du Elenak. Hala ere, Tlapanec hizkuntzan dauden liburuxkekin ikasi eta gero, Jainkoari zion maitasuna hainbeste handitu zen 2013. urtean bere burua Jainkoari eskaini eta bataiatu egin zela. «Biblia ulertzen uztea eskertzen diot Jehobari» dio Elenak.