Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Jehobaren lekukoak

Euskara

Marrazkiekin irakasten duen nazioarteko liburuxka

Marrazkiekin irakasten duen nazioarteko liburuxka

Odval Mongolian bizi da. Ez daki ziur zenbat urte dituen, baina 1921ean jaio zela uste du. Txikitatik gurasoen ganaduak zaindu behar izan zituen eta eskolara urtebete bakarrik joan zen. Ondorioz, ez daki irakurtzen. Baina orain dela gutxi, marrazkiz beteriko liburuxka batek Jainkoa ezagutzen lagundu dio eta Jainkoaren esana betetzen dutenek etorkizun zoriontsua izango dutela ikasi du. Ezagutza honek bere bihotza ukitu du.

Liburuxka hau 2011n argitaratu zuten Jehobaren lekukoek eta bi bertsiotan eskuragarri dago. Biek marrazki zoragarriak dituzte baina batek besteak baino testu gehiago du.

Testu gehien duen bertsioa Entzun Jainkoaren esana eta betirako bizi da. Laster 583 hizkuntzatan egongo da eskuragarri. Beste bertsioa, berriz, Escuche a Dios edo Écoutez Dieu, 483 hizkuntzatan dago. Bestalde, Nazioen Elkartearen Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala 2013ko urrirako 413 hizkuntzatan zegoen. Gainera, bi bertsioetako ia-ia 80 milioi liburuxka banatu ziren.

Brasilen, emakume adindun batek letra gutxien duen liburuxka gustura onartu ondoren, hau esan zuen: «Ni bezalako jendeaz arduratzen diren pertsonak daudela jakitea ondo dago. Zuen aldizkariak ez nituen inoiz onartzen, ezin bainituen irakurri. Baina liburuxka hau asko gustatzen zait».

Brigitte, Frantzian bizi den emakume eskolagabe batek hau dio: «Egunero begiratzen ditut liburuxkan dauden marrazkiak».

Hegoafrikatik lekuko batek honakoa idatzi zuen: «Ez dut liburuxka hoberik aurkitu Bibliako egia txineraz ezagutzera emateko. Oso buruargiak diren unibertsitateko graduatuekin eta ia irakurtzen ez dakiten pertsonekin egon naiz, hau da, mota eta maila guztietako jendearekin. Entzun Jainkoaren esana eta betirako bizi liburuxkak oinarrizko biblia-irakaspenak erraz irakasten laguntzen dit. Ordu erdi bat nahikoa da oinarria jartzeko».

Alemaniako bi aitzindarik hezkuntza jasotako bikote batekin aztertzen dute Biblia. Liburuxkarekin harriturik, senarrak esan zuen: «Zergatik ez didazue liburuxka lehenago eman? Biblian agertzen diren gertaera eta adierazpenak era errazean ulertzen laguntzen nau».

Emakume gor batek Australian hau esan zuen: «Urte askotan komentu batean bizi izan nahiz mojaz inguraturik eta eliza-buruekin izan zitekeen erlazio estuena nuen. Hala ere, inork ez zidan irakatsi zer den Jainkoaren Erreinua. Liburuxka honetako marrazkiek Mateo 6:10ak duen benetako esanahia erakutsi didate».

Kanadako Sukurtsal-batzordeak ondorengoa idatzi zuen: «Escuche a Dios edo Écoutez Dieu liburuxka krioeraz izan ondoren, Sierra Leonakoak diren askok Jehobaren lekukoak biblia-mezua zabaltzeko ahalegin handiak egiten ari direla esan dute. Batzuek honakoa diote: “Zuek arduratzen zarete, baino beste asko ez”».