Saltatu edukira

Preso dauden Lekukoez ikasi zuen

Preso dauden Lekukoez ikasi zuen

2011n errefuxiatu bat Norvegiara iritsi zen Eritreatik. Jehobaren lekukoek ezagutu eta berarekin hitz egin zutenean, bere jaioterrian lekukoak ezagutu zituela esan zien. Bertan armadan zegoela, beraien fedearengatik kartzelan zeuden eta armadan sartzeko presioari uko egin zioten lekukoak ikusi zituela aipatu zien. Nahiz eta gaizki tratatuak izan euren jarrera ez zuten aldatu.

Bat⁠-⁠batean, bere bizitzan zerbait gertatu eta kartzelatua izan zen gizona. Hiru lekuko ezagutu zituen bertan: Paulos Eyasu, Negede Teklemariam eta Isaac Mogos. Gizon hauek beraien fedearengatik 1994⁠tik daramate kartzelatuak.

Espetxean zegoelarik, Jehobaren lekukoek irakasten dutena praktikan jartzen dutela ikusi zuen bere begiekin. Beraien zintzotasuna eta kartzelako besteekin janaria partekatzen zutela ere ikusi zuen. Lekukoak ziren presoak elkarrekin egunero Biblia ikasi eta besteei ikastaroan parte hartzera gonbidatzen zietela konturatu zen. Beraien fedeari uko egiteagatik askatasuna eskaintzen zietenean, ezetz esaten zuten.

Bizipen honek bihotza ukitu zion gizon honi eta, Norvegiara joan ondoren, Jehobaren lekukoek horrelako fedea izateko arrazoia ulertu nahi izan zuen. Beraz, lekukoekin harremanetan jarri zenean, segituan hasi zen beraiekin Biblia ikasten eta bileretara joaten.

2018⁠ko irailean Jehobaren lekukoekin bataiatu zen. Orain, edozein aukera bilatzen du Eritrea eta Sudaneko jendeari Biblia ikastera eta fedea sendotzera animatzeko.