Saltatu edukira

Beteleko bisitaldi gidatuak

Etor zaitez gure sukurtsaletara bisitaldi gidatuak egitera. Normalean, gure sukurtsalak Betel izenez ezagutzen dira. Sukurtsal batzuetan norberak ikus ditzakeen erakusketak daude.

Koronabirusari (COVID-19) buruzko oharra: Herrialde askotan, sukurtsalen bisitak suspenditu ditugu. Gehiago jakiteko, mesedez, jarri harremanetan bisitatu nahi duzun sukurtsalarekin.

Hegoafrika

Bisita gidatuaren informazioa

Erreserba egin behar al zenuke bisita gidatua baino lehen? Bai. Gehiegizko jendetza egotea saihesteko eta denek bisita gidatuaz gozatzeko, bisitaldi gidatuaren erreserba aurretik egiteko eskatzen diegu bisitari guztiei, taldearen tamaina kontuan izan gabe. Bisita gidatua astebete lehenago behintzat erreserba ezazu. Jaiegunetarako oraindik lehenago erreserbatzera animatzen zaitugu.

Ez baduzu erreserbarik eginda, bisita gidatua egiterik izango al duzu? Ez baduzu erreserbarik egiten, agian ez da posible izango bisitaldia egitea. Dagoen lekua dela eta, egun bakoitzean kopuru murriztu batek egin ahal izango du bisita.

Zer ordutan iritsi beharko zinateke bisita egiteko? Gehiegizko jendetza egon ez dadin, gehienez erreserba-ordua baino ordubete lehenago iritsi zaitez.

Nola egiten da bisitaldi gidatuaren erreserba? Egin klik «Egin erreserba» botoian.

Aldatu edo ezeztatu al dezakezu bisitaldi gidatuaren erreserba? Bai. Egin klik «Ikusi edo aldatu erreserbak» botoian.

Eta nahiago duzun egunean ez badago bisitaldi gidatua egiteko aukerarik? Segi webgunea begiratzen. Bisitaldi gidatua egiteko aukera ager daiteke erreserbak aldatu edo ezeztatzen diren heinean.

Jaitsi hemen informazio-liburuxka

Erakusketak

Bisitarien gune nagusia: Ipintzen diren bideoei esker Betelen gertatzen dena barnetik ezagutu eta Betelek gure gurtzan nola laguntzen duen ere ikusiko duzu.

2. inprimategiko bisitarien gunea: Bideoen bidez bertako hizkuntzetara itzuli eta inprimatzearen balioa azaltzen da. Inprimategiko makinak ikusteko begiratoki bat dago. Biblia erakusketa batean Jainkoaren izena bertako hizkuntza batzuetako Biblian nola erabili zen erakusten da.

3. inprimategiko bisitarien gunea: Begiratoki bati esker garraio sail osoa ikusi daiteke eta datuak momentuan adierazten dituen erakusgailu batek argitalpenak nora doazen azaltzen du. Bideoen bidez bilera-aretoen eraikuntza, garraioa eta audio-bideo lanak nola egiten diren erakusten da.

Informazio osagarria: Autobus garraio-zerbitzuak bisitarien guneen arteko garraioa eskaintzen du. Daramazuen janariaz gozatu dezakezue bisitarien atseden-lekuan.

Helbidea eta telefono zenbakia

1 Robert Broom Drive East

Rangeview

KRUGERSDORP

1739

HEGOAFRIKA

+27 11-761-1002