Saltatu edukira

Beteleko bisitaldi gidatuak

Etor zaitez gure sukurtsaletara bisitaldi gidatuak egitera. Normalean, gure sukurtsalak Betel izenez ezagutzen dira. Sukurtsal batzuetan norberak ikus ditzakeen erakusketak daude.

Koronabirusari (COVID-19) buruzko oharra: Herrialde askotan, sukurtsalen bisitak suspenditu ditugu. Gehiago jakiteko, mesedez, jarri harremanetan bisitatu nahi duzun sukurtsalarekin.

Britainia Handia

Bisita gidatuaren erreserba

Erreserba egin behar al zenuke bisitaldi gidatua baino lehen? Bai. Gehiegizko jendetza egotea saihesteko eta denek bisita gidatuaz gozatzeko, bisitaldi gidatuaren erreserba aurretik egiteko eskatzen diegu bisitari guztiei, taldearen tamaina kontuan izan gabe.

Ez baduzu erreserba eginda, bisitaldi gidaturik egin al dezakezu? Ez baduzu erreserbarik egiten, agian ez da posible izango bisitaldia egitea. Dagoen tokia dela eta, egun bakoitzean kopuru murriztu batek egin ahal izango du bisitaldia.

Zer ordutan iritsi beharko zinateke bisitaldia egiteko? Gehiegizko jendetza egon ez dadin, gehienez erreserba-ordua baino ordubete lehenago iritsi zaitez.

Nola egiten da bisitaldi gidatuaren erreserba? Zure taldea 20 lagun baino gutxiagokoa bada, egin klik «Egin erreserba (20 lagun baino gutxiago)» botoian. Taldea handiagoa bada, deitu ezazu 20 lagun baino gehiagorentzako bisitaldi gidatua eskatzeko.

Aldatu edo ezeztatu al dezakezu bisitaldi gidatuaren erreserba? Bai. Egin klik «Ikusi edo aldatu erreserbak» botoian.

Eta nahiago duzun egunean ez badago bisitaldi gidatua egiteko aukerarik? Segi webgunea begiratzen. Bisitaldi gidatua egiteko aukera ager daiteke erreserbak aldatu edo ezeztatzen diren heinean.

Bisitaldi gidatuak

1 Kingdom Way

West Hanningfield

CHELMSFORD

CM2 8FW

INGALATERRA

+44 20-8906-2211

Datu interesgarriak

Sukurtsak honek hainbat lurraldetako Jehobaren lekukoen biblia-hezkuntza lana gainbegiratzen du, Britainia Handia, Irlanda eta Malta barne. Honetaz gain, hainbat hizkuntzatan egiten den biblia-argitalpenen itzulpen-lana gainbegiratzen du, esaterako, britainiar zeinu hizkuntza, Eskoziako gaelikoa, galesa eta irlandera. Gainera, bideo eta audio grabaketak egiten ditu.

Norberak ikus ditzakeen erakusketak

  1. Our Heritage (Gure ondarea): Norberak ikus dezakeen erakusketa historiko honek Britainia Handiko eta Irlandako predikatze-lanaren garapena dokumentatzen du.

  2. The Bible in Britain (Biblia Britainia Handian) Erakusketak ezohiko Bibliak aurkezten ditu eta mendeetan zehar izandako biblia-itzulpenaren garapena laburtzen du.

  3. Britainia Handiko sukurtsaleko sailak: Erakusketa honek Britainia Handiko sukurtsalean egiten den lana azaltzen du aurkezpen eta bideoen bidez.

Jaitsi hemen informazio-liburuxka