Beteleko bisitaldi gidatuak
Etor zaitez gure sukurtsaletara bisitaldi gidatuak egitera. Normalean, gure sukurtsalak Betel izenez ezagutzen dira. Sukurtsal batzuetan norberak ikus ditzakeen erakusketak daude.
Koronabirusari (COVID-19) buruzko oharra: Herrialde askotan, sukurtsalen bisitak suspenditu ditugu. Gehiago jakiteko, mesedez, jarri harremanetan bisitatu nahi duzun sukurtsalarekin.
Argentina
Bisita gidatuaren erreserba
Erreserba egin behar al zenuke bisitaldi gidatua baino lehen? Bai. Gehiegizko jendetza egotea saihesteko eta denek bisita gidatuaz gozatzeko, bisitaldi gidatuaren erreserba aurretik egiteko eskatzen diegu bisitari guztiei, taldearen tamaina kontuan izan gabe.
Ez baduzu erreserba eginda, bisitaldi gidaturik egin al dezakezu? Ez baduzu erreserbarik egiten, agian ez da posible izango bisitaldia egitea. Dagoen tokia dela eta, egun bakoitzean kopuru murriztu batek egin ahal izango du bisitaldia.
Zer ordutan iritsi beharko zinateke bisitaldia egiteko? Gehienez erreserba-ordua baino ordu erdi lehenago iritsi zaitez.
Nola egiten da bisitaldi gidatuaren erreserba? Egin klik «Egin erreserba» botoian.
Aldatu edo ezeztatu al dezakezu bisitaldi gidatuaren erreserba? Bai. Egin klik «Ikusi edo aldatu erreserbak» botoian.
Eta nahiago duzun egunean ez badago bisitaldi gidatua egiteko aukerarik? Segi webgunea begiratzen. Bisitaldi gidatua egiteko aukera ager daiteke erreserbak aldatu edo ezeztatzen diren heinean.
Bisitaldi gidatuak
Av. Elcano 3820 PB Chacarita
C1427BVV CDAD. AUT. DE BUENOS AIRES
ARGENTINA
+54 11-3220-5900
+54 11-4849-9600
Datu interesgarriak
Sukurtsal honek Argentina eta Uruguaiko Jehobaren lekukoen jarduerak gainbegiratzen ditu. Argentinar zeinu hizkuntza, ijitoera (Argentina) eta uruguaiar zeinu hizkuntzara itzultzen dira biblia-argitalpenak, baita beste jaioterriko bost hizkuntzatara ere: chorote, pilagá, quechuera (Santiago del Estero), tobera eta Wichi.