Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Jehobaren lekukoak

Euskara

Datuen babeserako politika

Datuen babeserako politika

Jehobaren lekukoen erakundeak pertsona bakoitzaren pribatutasun eskubideak errespetatzen ditu biblia-printzipioetan oinarrituz. Erakundeak komunikazio ireki nahiz egiazalea izatearen eta datu pertsonalen nahiz kontuzko datu pertsonalen bilketaren premia ikusten du Jehobaren lekukoen beharrak eta beraien erlijio eta karitatezko jarduerak kudeatzeko; honetaz gain, konfidentzialtasuna mantentzearen eta informazioa behar bezala babestua dagoela ziurtatzearen beharraz ere ohartzen da (Esaera Zaharrak 15:22; 25:9). Konfidentzialtasuna garrantzia handikoa da (Esaera Zaharrak 20:19).

Hainbat herrialdek datuen babeserako legeak indarrean jarri ditu gizabanakoaren pribatutasun eskubideak ziurtatzeko. Jehobaren lekukoen erakundeak luzaroan errespetatu ditu pribatutasun eskubideak eta konfidentzialtasunaren mantentzea, lege hauek indarrean jarri aurretik ere. Erakundeak ematen zaion informazioa babesten jarraituko du, beti egin izan duen bezala, orain politika honetan idatzita jasoz.

Erabiltze eremuak

Politika hau Jehobaren lekukoen erakunde osoari aplikatzen zaio, munduan zehar dauden sukurtsalak honen ordezkari izanik.

Datu babesa

Jehobaren lekukoen erakundeak ondorengo printzipioak jarraituz erabiltzen ditu datu pertsonalak:

  1.  Datu pertsonalak zuzen eta zilegi den eran erabiliko dira.

  2.  Datu pertsonalak Jehobaren lekukoen helburu erlijiotsu eta karitatezkoak burutzeko bildu eta erabiliko dira.

  3.  Datu pertsonalak zehatzak eta eguneratuak izango dira. Akatsak erakundea konturatu bezain laster zuzenduko dira.

  4.  Datu pertsonalak beharrezkoak diren bitartean bakarrik gordeko dira erakundeak zilegi dituen helburuetarako.

  5.  Datu pertsonalei beharrezko arreta emango zaie jabeen eskubideak errespetatzeko.

  6.  Egokiak diren antolaketa-neurriak hartuko dira, baita teknikoak ere, datu pertsonalen legez kanpoko edo baimenik gabeko erabilerak eragozteko. Ordenagailuetan gorderik dauden datu pertsonal guztiak, pasahitza duten ordenagailuetan gordeko dira eta hauetara baimena dutenak bakarrik sartu ahal izango dute. Bulegoak itxita egongo dira lan orduetatik kanpo eta baimena duten langileak bakarrik sartu ahal izango dute.

  7.  Datu pertsonalak ez dira sukurtsal batetik bestera bidaliko ez bada Jehobaren lekukoen erakundearen helburu erlijiotsu eta karitatezkoak burutzeko. Jehobaren lekuko guztiek hau egitea onartzen dute, askatasunez eta gogo onez Jehobaren lekuko izatea erabakitzean.

Datuen jabearen eskubideak

  1.  Datu pertsonalak eta kontuzko datu pertsonalak babesteko, zuzentzeko edota ezabatzeko eskubidea bermatzen zaio datuen jabeari Jehobaren lekukoek egiten dutenaren arabera eta politika honetan jasota dagoenaren arabera.

  2.  Inork atal honetan aipatzen den edozein ekintza eskatu nahi badu, bere nortasunaren frogak agertu beharko ditu.

  3.  Datuen jabeak bere datu pertsonalak edo kontuzko datu pertsonalak zuzentzeko edo ezabatzeko sarbidea eskatzen badu, erakundeak kontu handiarekin aztertuko du eskakizuna, datuen jabearen interesak eta erakundeak zilegi dituen interes erlijiotsuak kontuan hartuz. Esaterako, eskakizuna onartzeak erakundearen erlijio-askatasun eta jarduerak arriskuan ipintzen dituen erabakiko du.

  4.  Erakundeak Jehobaren lekuko bakoitzaren egoerari buruzko datuak modu iraunkorrean gordetzeko interesa du. Informazio hau ezabatzea erakundearen sinesmen eta jardueren urratzea izango litzateke.

Apelazio eskubidea

Inork bere eskubideak hautsi direla uste badu, sukurtsal-batzordeari eskutitz bat idatziz apelatu dezake. Apelatu nahi den ekintza gertatu eta bi asteko epean bidali behar da eskutitz hau.