Saltatu edukira

Zer egin dezaket hainbeste ez kezkatzeko?

Zer egin dezaket hainbeste ez kezkatzeko?

Gehiegi kezkatzeak fisikoki eta emozionalki kaltetu zaitzake. Are gehiago, hasierako arazoa handiagotu dezake.

Kezka kontrolatzeko aholkuak

  • Ikusi, entzun eta irakurtzen dituzun berri txarrak mugatu. Ez da beharrezkoa gaur egungo egoera zehatz-mehatz ezagutzea. Erraza da berri txarrak ikusi, entzun eta irakurtzean, kezkatuta eta esperantzarik gabe sentitzea.

    Bibliako printzipioa: «Bihotz tristeak hezurrak ihartu [edo usteldu]» (Esaera Zaharrak 17:22).

    «Erraza da azkeneko berriak ezagutzeko nahia izatea. Baina, hau egitea ez da osasuntsua. Berriak ezagutzeko denbora murriztean, gutxiago kezkatzen naiz» (John).

    Pentsatu honetan: Zenbatero ikusi behar dituzu berriak eguneratuta egoteko?

  • Ohitura onak izan. Saiatu egunero ordu berdinean jaikitzen, jaten, eguneroko gauzak egiten eta ohera joaten. Ordutegi bat badaukazu, zure bizitza antolatuko duzu eta kezka gutxiago izango dituzu.

    Bibliako printzipioa: «Arduratsuaren asmoak, guztia irabazia» (Esaera Zaharrak 21:5, EB).

    «COVID-19a hasi zenean, nire ohitura onak alde batera utzi eta probetxuzkoak ez ziren gauzetan denbora gehiegi pasatzen nuen. Nire denbora hobeto aprobetxatu nahi nuen. Horregatik, nire eguneroko ardurak betetzeko ordutegi bat egin nuen» (Joseph).

    Pentsatu honetan: Zure ohiturak aztertu ondoren, eguna amaitzerakoan eguna ondo aprobetxatu duzula uste duzu?

  • Positiboa izan. Egindako gauzetan eta etorkizunean gertatu ahal diren gauzetan gehiegi pentsatzeak kezkatu zaitzake. Hori egin ordez, pentsatu eskertuta sentitzeko dituzun bi edo hiru arrazoietan.

    Bibliako printzipioa: «Izan zaitezte esker oneko» (Kolosarrei 3:15).

    «Biblia irakurtzen dudanean, ez dut nire burua berri txarrekin betetzen. Honek, gauza positiboetan zentratzen laguntzen dit. Sinplea dirudi, baina funtzionatzen du!» (Lisa).

    Pentsatu honetan: Bizitako gauza negatiboetan zentratzen zara eta positiboak alde batera uzten dituzu?

  • Besteengan pentsatu. Kezkatuta zaudenean, normala da bakarrik egoteko gogoa izatea. Baina hori egin beharrean, saiatu besteei laguntzeko moduak bilatzen.

    Bibliako printzipioa: «Ez nork bere onari bakarrik begiratuz, besteena ere bilatuz baizik» (Filipoarrei 2:4).

    «Besteen alde gauzak egitean, pozik sentitzen naiz. Besteei ondo sentitzen laguntzeaz gain, nire kezkak alde batera uzten ditut. Lanpetuegi nago kezkatu ahal izateko» (Maria).

    Pentsatu honetan: Ezagutzen duzun jendearen artean, nork behar du bereziki zure laguntza? Zer egin dezakezu laguntzeko?

  • Osasuntsu mantendu. Kirola egin, ondo deskantsatu eta ondo elikatu. Zure osasuna zaintzeak, hobeto sentitzen eta kezka gutxiago izaten lagunduko dizu.

    Bibliako printzipioa: «Gorputz-ariketek [...] balio dute» (1 Timoteori 4:8).

    «Semea eta biok ezin dugu kalean nahi dugun kirol guztia egin. Horregatik, etxean egiteko ohitura hartu dugu. Honek, ondo sentitzen laguntzen digu eta gure artean harreman hobea daukagu» (Katherine).

    Pentsatu honetan: Osasuntsu egoteko, hobeto elikatu eta kirol gehiago egin beharko zenuke?

Aholku hauetaz gain, jende askorentzat oso lagungarria izan da Bibliak etorkizunari buruz ematen duen esperantza ikastea. Ikusi «Zer da Jainkoaren Erreinua?» artikulua.