Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Jehobaren lekukoak

Euskara

Zer pentsatzen duzu Bibliari buruz?

Zer pentsatzen duzu Bibliari buruz?

Nolako liburua dela esango zenuke?

  • Giza jakinduria duen liburua

  • Mito eta kondairaz betetako liburua

  • Jainkoak emandako liburua

 HARA BIBLIAK ZER ESATEN DUEN

«Liburu Santuetan idatzirik dagoen guztia Jainkoak inspiratua da».—2 Timoteori 3:16, Elizen arteko Biblia.

ZER ERAGIN IZAN DEZAKE HONEK ZURE BIZIAN?

Bizitzako galdera garrantzitsuen erantzun paregabeak lor ditzakezu.—Esaera Zaharrak 2:1-5.

Eguneroko bizitzarako gida fidagarria eman diezazuke.—Salmoak 119:105.

Etorkizunerako benetako itxaropena izan dezakezu.—Erromatarrei 15:4.

 SINETS AL DEZAKEGU BENETAN BIBLIAK ESATEN DUENA?

Bai, badaude behintzat hiru arrazoi:

  • Kontraesanik gabeko liburua da. Biblia 40 bat gizonek idatzi zuten 1.600 urteko tartean. Nahiz eta horietako gehiengoak ez zuten elkar ezagutu, liburu osoan zehar ez dago kontraesanik, gai nagusi baten inguruan jarduten baitu.

  • Historia, zintzo agertzen du. Historialariek sarri beraien herrikideen hutsegiteak estaltzen dituzte. Bestalde, Bibliako idazleek euren akatsei buruz argi eta garbi idatzi zuten baita euren herrialdeko hutsei buruz ere.—2 Kronikak 36:15, 16; Salmoak 51:3-6 [51:1-4Traducción del Nuevo Mundo].

  • Profezia fidagarriak ditu. Ba al zenekien Bibliak antzinako Babilonia hiriaren hondamena iragarri zuela gertatu baino 200 bat urte lehenago? (Isaias 13:17-22). Ez zuen Babilonia menperatua izango zen modua soilik adierazi; konkistatzailearen izena ere aipatu zuen!—Isaias 45:1-3.

    Bibliako beste profezia asko ere zehatz-mehatz bete ziren. Biblia Jainkoaren Hitza balitz, askok baieztatzen duten bezala, gertaera honek ez gintuke harritu beharko.—2 Pedro 1:21.

 PENTSA EZAZU HONETAN

Nola hobe dezake Bibliak zure bizitza?

Bibliako hurrengo pasarteek galdera honi erantzuten diote: ISAIAS 48:17, 18 eta 2 TIMOTEORI 3:16, 17.

Ikasi gehiago

BERRI ONAK JAINKOAREN ESKUTIK!

Berri onak Jainkoaren eskutik al datoz benetan?

Nola egon gaitezke ziur Bibliak dioena egia dela?