Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Jehobaren lekukoak

Euskara

Amaituko ote da inoiz sufrimendua?

Amaituko ote da inoiz sufrimendua?

Zer esango zenuke?

  • Bai

  • Ez

  • Beharbada

 HARA BIBLIAK ZER ESATEN DUEN

«Jainkoak [. . .] begietako malkoak xukatuko ditu, eta ez da gehiago heriotzarik izango, ez dolurik, ez negarrik, ez nekerik». —Apokalipsia 21:3, 4, Elizen arteko Biblia.

ZER ERAGIN IZAN DEZAKE HONEK ZURE BIZIAN?

Jainkoak ez dituela gure arazoak eragiten jakingo duzu.—Santiago 1:13.

Jainkoa guztioz arduratzen dela jakiteak bihotza arinduko dizu.—Zakarias 2:12 [2:8, Traducción del Nuevo Mundo].

Sufrimendua erabat amaituko denaren itxaropena izango duzu. —Salmoak 37:9-11.

 SINETS AL DEZAKEGU BENETAN BIBLIAK ESATEN DUENA?

Bai, badaude behintzat bi arrazoi:

  • Jainkoak sufrimendua eta bidegabekeria gorroto ditu. Ba al dakizu nola sentitu zen Jehoba antzinan bere herriarekin krudeltasunez jokatu zutenean? Honakoa dio Bibliak: «Hunkitu egiten zen haietaz Jauna beren menderatzaile[en] [. . .] azpian egiten zituzten negarrengatik».—Epaileak 2:18, Elizen arteko Biblia.

    Jehoba besteak mintzen dituztenen aurka dago eta horregatik «errugabearen odola isurtzen duten eskuak» gorrotatzen dituela dio Bibliak.—Esaera Zaharrak 6:16, 17.

  • Jainkoa gutako bakoitzaz arduratzen da. Gizaki bakoitza «bere okerraz eta atsekabeaz oharturik» dago. Arduratuko ote da Jehoba bakoitzaren nahigabeaz era berean? Horixe baietz!—2 Kronikak 6:29, 30.

    Bere Erreinuaren bidez, pertsona bakoitza sufriarazten duena kenduko du (Mateo 6:9, 10). Hori gertatu artean, bera bilatzen saiatzen ari direnak maitasunez kontsolatzen ditu.—Eginak 17:27; 2 Korintoarrei 1:3, 4.

 PENTSA EZAZU HONETAN

Zergatik uzten du Jainkoak sufrimendua izaten?

Bibliako hurrengo pasarteek galdera honi erantzuten diote: ERROMATARREI 5:12 eta 2 PEDRO 3:9.