Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

¿Qué nos enseña la Biblia? liburuaren laburpenak

9. Gertu al da munduaren amaiera?

9. Gertu al da munduaren amaiera?

1 JEHOBAK ETORKIZUNA AZALTZEN DIGU

«Hasieratik iragarri dut etorkizuna, lehendanik oraindik gertatzekoa dena» (Isaias 46:10).

Zer dakigu azken egunei buruz?

  • Daniel 7:13, 14

    1914. urtean Jesu Kristo Errege bihurtu zen.

  • Mateo 24:3-14

    Jesusek gizakiek une latzak igaroko zituztela aurresan zuen.

  • Apokalipsia 12:7-9, 12

    Jesus Errege izan eta gutxira, Satanas zerutik lurrera bota zuen. Satanas amorru bizian dago denbora gutxi baitu Jainkoak bera suntsitu arte.

2 AZKEN EGUNETAN BIZI GARA

«Esaguzu [... ] zein izango den zure etorreraren eta munduaren azkenaren ezaugarria» (Mateo 24:3).

Ikusi al dituzu Bibliako profeziak betetzen?

  • Mateo 24:7; Lukas 21:11

    Ez da sekula horrenbeste gerra, gosete, lurrikara eta gaixotasun izan.

  • 2 Timoteori 3:1-5

    Paulo apostoluak gaur egungo jendearen jokaera deskribatu zuen.

  • Daniel 12:4

    Jainkoa bere herria laguntzen ari da Biblia inoiz baino hobeto ulertu dezan.

  • Mateo 24:14

    Jainkoaren Erreinuari buruzko berri onak lur osoan zabaltzen ari dira.

3 EGIN JEHOBARI GUSTATZEN ZAIONA

«Zeuek dakizue aski ongi Jaunaren eguna ustekabean etorriko dela, lapurra gauez bezala» (1 Tesalonikarrei 5:2).

Azkena hain gertu dagoela ikusita, zer egin behar duzu?

  • Joan 17:3

    Eman garrantzia zure biblia-azterketari.

  • Hebrearrei 10:24, 25

    Joan zaitez Jehobaren lekukoen bileretara gehiago ikasteko.

  • Santiago 4:8

    Egin beharrezkoak diren aldaketak Jainkoarengana gehiago hurbiltzeko.

  • Lukas 21:34-36

    Ipini lehen tokian Jehobaren zerbitzua, arretarik galdu gabe.