Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

¿Qué nos enseña la Biblia? liburuaren laburpenak

8. Zer da Jainkoaren Erreinua?

8. Zer da Jainkoaren Erreinua?

1 JAINKOAREN ERREINUA BENETAKO GOBERNUA DA

«Etorrarazi zeure erregetza; betearazi lurrean zeure nahia, zeruan betetzen den bezala» (Mateo 6:9-13).

Zer da Jainkoaren Erreinua?

2 JESUS AGINTARIRIK ONENA IZANGO DA

«Jende xehea zuzenbidez epaituko du» (Isaias 11:4).

Zergatik da Jesus Jainkoaren Erreinuko errege izateko aukerarik onena?

  • 1 Timoteori 6:16

    Giza agintari guztiak hil egiten dira, Jesus, berriz, ez da inoiz hilko. Jesusek gure alde egingo dituen gauza on guztiek betiko iraungo dute.

  • Isaias 11:2-4

    Jesusek giza agintariek baino gauza hobeak egin ditzake. Giza agintari guztiak batuta baino boteretsuagoa da. Gainera, zuzena eta errukiorra da.

3 JAINKOAREN ERREINUAK JAINKOAREN NAHIA BETZEA LORTUKO DU

«Erreinu bat ezarriko du zeruko Jainkoak: ez dute inoiz ere hondatuko» (Daniel 2:44).

Zer egin du dagoeneko Jainkoaren Erreinuak? Zer egingo du etorkizunean?

  • Apokalipsia 12:7-12

    1914. urtean Jesus errege bihurtu zen. Ondoren, Satanas zerutik lurrera bota zuen. Hori da lurrean hainbeste arazo, min eta sufrimendu izatearen arrazoia.

  • Kohelet 8:9; Apokalipsia 16:16

    Jainkoaren Erreinuak giza gobernu krudel eta ustel guztiak suntsituko ditu Harmagedonen.

  • 37. Salmoa 10

    Gaiztakeriak egiten jarraitzen dutenak suntsituak izango dira.

  • Apokalipsia 22:1-3

    Jainkoaren Erreinuak lur osoan agintzean, inor ez da gaixotu edo hilko eta gizaki guztiek Jainkoaren izena ohoratuko dute.