Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

¿Qué nos enseña la Biblia? liburuaren laburpenak

7. Hildakoak berpiztuko dira!

7. Hildakoak berpiztuko dira!

1 JEHOBAK HERIOTZA EZEREZTUKO DU

«Azkena ezereztuko den etsaia heriotza izango da» (1 Korintoarrei 15:26).

Nola kontsolatzen gaitu Bibliak norbait hiltzen denean?

  • 2 Korintoarrei 1:3, 4

    Familia kide edo lagun minak hiltzean, laguntzarik gabe sentitu gaitezke. Bibliak benetan kontsolatzen gaitu.

  • Isaias 25:8; 26:19

    Jehobak heriotza betiko kentzeko boterea du. Hilda daudenak berpiztuko ditu.

2 BERPIZKUNDEAN FEDEA IZAN DEZAKEGU

«Neskatxa, zuri diotsut: Jaiki zaitez» (Markos 5:41).

Zergatik izan dezakegu fedea berpizkundean?

  • Joan 11:1-44

    Jesusek Lazaro berpiztu zuen.

  • Markos 5:22-24, 35-42

    Jesusek neskatxa bat berpiztu zuen.

  • Joan 11:41, 42

    Jesusek Jehobaren boterea erabiliz berpiztu zituen hildakoak.

  • Joan 12:9-11

    Jende askok ikusi zuen Jesus hildakoak berpizten. Jesusen etsaiek ere bazekiten hori egin zezakeela.

3 JEHOBAK MILIOIKA HILDAKO BERPIZTUKO DITU

«Zuk dei egin eta nik erantzun egingo nizuke, irrikan egongo zinateke zeuk egina nauzun honengatik» (Job 14:13-15).

Nortzuk berpiztuko dira?

  • Joan 5:28, 29

    Jehobaren oroimenean dauden guztiak berpiztuko dira.

  • Joan 11:25

    Hildako gehienak lurrean berpiztuak izango dira.

  • Isaias 40:26

    Jehobak izar bakoitzaren izena gogoratzen du. Beraz, berpiztuko duen hildako bakoitzaren ezaugarri guztiak erraz gogora ditzake.

4 HILDAKO BATZUK ZERUAN BIZITZEKO BERPIZTUKO DIRA

«Zuentzat tokia prestatzera noa» (Joan 14:2).

Nortzuk izango dira zeruan bizitzeko berpiztuak?

  • 1 Korintoarrei 15:42-50

    Jesus zeruan bizitzeko lehen berpiztua izan zen.

  • Lukas 12:32

    Jesusek bere ikasleen kopuru txiki bat bakarrik zeruan bizitzeko berpiztua izango zela esan zuen.

  • Apokalipsia 14:1

    Jehobak 144.000 lagun aukeratu ditu zeruan bizitzeko.