Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

¿Qué nos enseña la Biblia? liburuaren laburpenak

6. Nora goaz hil ondoren?

6. Nora goaz hil ondoren?

1 GIZAKIA HILTZEAN BERE BIZIA AMAITZEN DA

«Hilek, ordea, ez dakite ezer» (Kohelet 9:5).

Zer gertatzen zaigu hil ondoren?

  • 146. Salmoa 3, 4; Kohelet 9:6, 10

    Hil ondoren ez da posible ikusi, entzun eta pentsatzea.

  • Joan 11:11-14

    Jesusek heriotza lo egitearekin konparatu zuen.

2 JEHOBAREN ASMOA EZ ZEN GIZAKIAK HIL ZITEZEN

«Baina ez jan dena ezagutzeko ahalmena ematen duen zuhaitzetik; hartatik jaten baduzu, hil egingo zara» (Hasiera 2:17).

Zergatik hiltzen gara?

  • Hasiera 3:1-6

    Satanasek gezurra esan zion Ebari Jainkoa desobeditzen bazuen gertatuko zitzaionari buruz. Adam eta Ebak Jehobaren esana bete ez zutenean, bekatu egin zuten eta, denborarekin, hil egin ziren.

  • Hasiera 3:19

    Adam hil zenean, existitzeari utzi zion.

  • Erromatarrei 5:12

    Bekatua gure lehen gurasoengandik heredatu dugun gaixotasunaren parekoa da. Gu guztiok bekatari jaio gara eta, horregatik, hiltzen gara.

  • 1 Korintoarrei 15:26

    Bibliak heriotza etsaia dela dio.

3 HERIOTZARI BURUZKO EGIAK ASKE EGITEN GAITU

«Baina hildako gizakia berpiztuko ote da? Munduko borroka-egun guztietan egongo nintzateke, neure askatasun-aldia noiz iritsiko zain» (Job 14:14).

Nola askatzen gaitu ideia okerretatik heriotzari buruzko egia jakiteak?

  • 1 Joan 4:8

    Infernuaren irakaspenak Jehoba iraintzen du. Inoiz ez luke utziko inork modu horretan sufritu dezan.

  • Apokalipsia 4:11

    Jende asko hildakoen beldur da. Horregatik, hildakoak gurtu eta errespetatzen dituzte Jehobaren ordez. Jehoba da egiazko Jainkoa eta bera soilik gurtu behar genuke.