Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

¿Qué nos enseña la Biblia? liburuaren laburpenak

19. Jarraitu Jehobaren laguna izaten

19. Jarraitu Jehobaren laguna izaten

1 JEHOBAK MAITE ZAITU

«Jainkoak hain maite izan zuen mundua, non bere Seme bakarra eman baitzion, harengan sinesten duenik inor gal ez dadin, baizik betiko bizia izan dezan» (Joan 3:16).

Nola erakusten dizu Jehobak maite zaituela?

  • 91. Salmoa 2

    Jehoba gure babeslekua da. Arazoek sortzen diguten zama arindu dezake.

  • 37. Salmoa 29

    Etorkizunerako itxaropen zoragarria eman digu.

  • 1 Timoteori 6:12, 19

    Jainkoak betiko bizia emango digu. Bake, zoriontasun eta osasun osoaz gozatuko dugu paradisu eder batean.

2 JEHOBAK ZUK BERA MAITATZEA NAHI DU

«Maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osoz eta adimen guztiz» (Mateo 22:37).

Zer egitera bultzatzen zaitu Jainkoaren maitasunak?

  • Lukas 17:12-17

    Eskertu Jainkoak zure alde egin duen guztia.

  • Mateo 7:16-20

    Erakutsi Jainkoa maite duzula bere nahia egunero eginez.

  • 1 Joan 5:3

    Obeditu Jainkoaren aginduak.

  • 1 Timoteori 6:18

    Egin lan gogor besteen alde.

3 MANTENDU BIZI-BIZI JEHOBARI DIOZUN MAITASUNA

«Zaudete tinko Jainkoaren maitasunean» (Judas 21).

Zerk lagunduko dizu Jehobaren laguna izaten?

  • 1 Tesalonikarrei 5:17

    Egin otoitz etengabe.

  • Mateo 28:19, 20; 2 Timoteori 4:2

    Egin ahal duzun guztia besteei Jainkoaren Erreinuari buruz hitz egiteko.

  • Esaera Zaharrak 2:1-5

    Jarraitu Jehobari buruz ikasten.

  • Hebrearrei 10:24, 25

    Bileretara joateko ohitura izan ezazu. Anai-arrebek Jehobarengana are gehiago gerturatzen lagunduko dizute.