Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

¿Qué nos enseña la Biblia? liburuaren laburpenak

18. Eskaini behar al diot nire bizitza Jainkoari eta, ondoren, bataiatu?

18. Eskaini behar al diot nire bizitza Jainkoari eta, ondoren, bataiatu?

1 BATAIATU BEHARKO AL NINTZATEKE?

«Horra hor ura! Zer eragozpen da ni bataiatzeko?» (Eginak 8:36).

Zergatik bataiatu beharko nintzateke?

Bataioak aurreko bizimodua utzi duzula eta Jainkoaren nahia egiten bizimodu berria hasi duzula esan nahi du.

  • Mateo 28:19, 20

    Jehoba zerbitzatzeko bataiatzea beharrezkoa da.

  • 40. Salmoa 9 [40:8, NW]

    Bataioak Jainkoa zerbitzatu nahi duzula adierazten die besteei.

  • Mateo 3:16

    Oso-osorik urperatu behar zara Jesusek egin zuen bezala.

2 JEHOBAK INOIZ EZ DIZU GEHIEGI ESKATZEN

«Jainkoa maitatzea haren aginduak betetzea da. Haren aginduak ez dira astunak» (1 Joan 5:3).

Zergatik ez zara zeure burua Jehobari eskaintzeko beldur izan behar?

  • 103. Salmoa 14; Isaias 41:10

    Ez duzu perfektua izan behar zeure burua Jehobari eskaintzeko. Berak lagunduko dizu zuzena dena egiten.

  • Kolosarrei 1:10

    Jehobari diozun maitasunak bera nahigabetzeko beldurrari aurre egiten lagunduko dizu.

3 BATAIORAKO PAUSOAK

«Liburuan agintzen zait zure nahia betetzeko. Ene Jainko, atsegin dut zure legea neure barne-muinetan» (40. Salmoa 8, 9 [40:7, 8, NW]).

Zer egin behar duzu zeure burua Jehobari eskaintzeko?

  • Joan 17:3

    JAINKOAREN HITZA AZTERTU

    Jehoba eta Jesu Kristo ezagutu behar dituzu. Beraiei buruz gehiago ikasten baduzu, gehiago maitatuko dituzu.

  • Hebrearrei 11:6

    ZURE FEDEA SENDOTU

    Izan konfiantza osoa Jehobaren promesetan eta bekatutik nahiz heriotzatik askatzeko Jesusen sakrifizioak duen boterean.

  • Eginak 3:19

    DAMUTU

    Egin dituzun gauza txar guztiengatik damutu behar zara.

    JOKAERA ALDATU

    Honek jokabide okerrak alde batera utzi eta zuzena dena egitea esan nahi du.

  • 1 Pedro 4:2

    ZURE BIZIA ESKAINI

    Jehobari otoitzean bera gurtuko duzula eta bere nahia zure bizitzako gauzarik garrantzitsuena izango dela promesten diozunean, zeure bizia Jainkoari eskaini diozu.