Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

¿Qué nos enseña la Biblia? liburuaren laburpenak

15. Jainkoa gurtzeko modu egokia

15. Jainkoa gurtzeko modu egokia

1 NOLA ANTZEMAN DEZAKEGU BENETAKO GURTZA?

«Bai estua dela bizirako atea eta meharra bidea, eta gutxi dira aurkitzen dutenak» (Mateo 7:14).

Nola jakin dezakegu Jainkoak ez dituela gurtza mota guztiak onartzen?

  • Mateo 7:21-23

    Jainkoak ez ditu erlijio guztiak onartzen. Guztiek ez dute bere nahia egiten.

  • Mateo 7:13, 14

    Benetako gurtzak betiko bizitzara garamatza, erlijio faltsuak, berriz, betiko hondamenera.

  • Mateo 7:16, 17

    Egiazko gurtza bere ekintzengatik bereizi dezakezu. Ez dituzu erlijio guztiak aztertu beharrik, Bibliak esaten duena aztertzearekin nahikoa da.

2 JAINKOA GURTZEKO MODU EGOKIA

3 JOKATU SINESTEN DUZUNAREN ARABERA

Zer egin behar duzu Jainkoak zure gurtza onartzea nahi baduzu?

  • Santiago 2:19

    Jainkoarengan sinestea ez da nahikoa. Berak Biblian esaten duena egin behar duzu.

  • Isaias 52:11; Apokalipsia 17:5

    Erlijio faltsuak edo «Babilonia Handiak» Jainkoak onartzen ez duen moduan gurtzen irakasten dio jendeari. Erlijio faltsuaren irakaspenen artean trinitatea, arima hilezkorra eta infernua aurkitzen dira.

  • Apokalipsia 18:4, 8

    Laster, Jehobak erlijio faltsu guztiak suntsituko ditu. Baztertu gurtza faltsuarekin zerikusia duen guztia.

  • Markos 10:28-30

    Nahiz eta aurkaritza izan dezakezun, Jehobak ez zaitu utziko.