Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

¿Qué nos enseña la Biblia? liburuaren laburpenak

11. Zergatik dago horrenbeste sufrimendu?

11. Zergatik dago horrenbeste sufrimendu?

1 JEHOBA EZ DA SUFRIMENDUAREN ERAGILEA

«Entzun, zentzudunok: Urruti Jainkoarengandik gaiztakeria, urruti Ahaltsuagandik bidegabekeria!» (Job 34:10).

Zergatik dago horrenbeste sufrimendu munduan?

  • 1 Joan 5:19

    Munduaren agintaria Satanas Deabrua da.

  • Kohelet 8:9

    Gizakiak sufrimendua eragiten dio gizakiari.

  • Kohelet 9:12

    Jendeak une txarrean leku okerrean egoteagatik sufritzen du batzuetan.

  • 1 Pedro 5:7

    Jehobak asko maite du jendea eta ez du atsegin hauek sufritzen ikustea.

2 JEHOBAK AGINTZEKO DUEN ESKUBIDEA ZALANTZAN JARRI ZUEN SATANASEK

«Ongi daki Jainkoak [... ] begiak zabalduko zaizkizuela, eta bera bezalako bihurtuko zaretela, dena ezagutzeko ahalmena lortuz» (Hasiera 3:5).

Zergatik ez zuen Jehobak Satanas berehala suntsitu?

  • Hasiera 3:2-5

    Satanasek Jehoba agintari txarra zela esan zuen. Ongi eta gaizki dagoena erabaki zezaketela sinestarazi nahi zien gizakiei. Jainkoak denbora igarotzen utzi zuen Satanas gezurtia zela frogatzeko.

  • Job 1:6

    Satanasek milioika aingeruren aurrean egin zion erronka Jehobari.

3 SATANASEN DESAFIOAK PORROT EGIN DU

«Badakit, Jauna, gizakia ez dela bere jokabidearen jabe» (Jeremias 10:23).

Zergatik sufritu du gizakiak horrenbeste denbora?

  • Isaias 55:9

    Gizakiak gobernu mota asko izan ditu, baina Jainkoa alde batera utzita ezin du arrakastarik izan mundua agintzen.

  • 2 Pedro 3:9, 10

    Jehobak pazientzia duenez, denbora utzi digu bera ezagutu eta gure gobernari izateko aukera dezagun.

  • 1 Joan 3:8

    Jehobak Jesus erabiliko du Satanasek egin duen kalte guztia desegiteko.

4 ERABILI ERABAKIAK HARTZEKO DUZUN GAITASUNA JEHOBA ZERBITZATZEKO

«Izan zuhur, seme: emadazu poz hori, eta izango dut zer erantzun gutxiesten nauenari» (Esaera Zaharrak 27:11).

Zergatik ez gaitu behartzen Jehobak bera zerbitzatzera?

  • Deuteronomioa 30:19

    Jehobak erabakiak hartzeko gaitasuna eman digu. Bera zerbitzatu nahi dugun edo ez aukeratu dezakegu.

  • Mateo 22:37, 38

    Jehobak maite dugulako zerbitzatu dezagun nahi du.