Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

¿Qué nos enseña la Biblia? liburuaren laburpenak

10. Zer dio Bibliak aingeruei buruz?

10. Zer dio Bibliak aingeruei buruz?

1 AINGERUAK JAINKOAREN FAMILIAREN PARTE DIRA

«Bedeinka ezazue Jauna, beraren aingeruok, [... ] izaki indartsuok!» (103. Salmoa 20).

Zer dakigu aingeruei buruz?

2 AINGERUEK JAINKOAREN ZERBITZARIEI LAGUNTZEN DIETE

«Zaindari dago Jaunaren aingerua begirune diotenen inguruan, arriskuetatik ateratzeko» (34. Salmoa 8 [34:7, NW]).

Zergatik dakigu aingeruek jendea lagundu dezaketela?

3 AINGERU GAIZTOAK GURI KALTE EGITEN SAIATZEN DIRA

«Ezagunak ditugu Satanasen azpikeriak, eta ez dugu nahi arazo honetan hura irabazian ateratzerik» (2 Korintoarrei 2:11).

Nortzuk dira deabruak eta zergatik dira kaltegarriak?

  • Apokalipsia 12:9

    Aingeru bat Jehobaren aurka matxinatu zen. Satanas deitzen zaio.

  • Hasiera 6:2

    Noeren garaian, aingeru batzuk matxinatu eta lurrera etorri ziren.

  • Mateo 9:34

    Aingeru hauek Satanasi elkartu zitzaizkion bere matxinadan eta deabru bihurtu ziren.

  • Deuteronomioa 18:10, 11

    Deabruak jendea engainatzen eta kaltetzen saiatzen dira.

4 SATANAS ETA DEABRUEI AURRE EGIN DIEZAIEKEZU

«Egiozue aurre deabruari, eta ihes egingo du zuengandik» (Santiago 4:7).

Nola izan dezakezu Jehobaren laguntza Satanasi eta deabruei aurre egiteko?

  • Eginak 19:19

    Magia, deabruak edota naturaz gaindiko ekintzak arriskugabeak edo zirraragarriak direla eman dezakete deabrukeriarekin zerikusia duten objektuek. Libra zaitez guzti hauetaz.

  • Efesoarrei 6:16, 18

    Sendotu ezazu zure fedea Biblia aztertuz eta egin otoitz Jainkoari babes eske.

  • Esaera Zaharrak 18:10

    Erabili Jainkoaren izena, Jehoba.