Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Jehobaren lekukoak

Euskara

Noren eskutan dago mundua?

Noren eskutan dago mundua?

Nor ote da?

  • Jainkoa

  • Gizateria

  • Beste inor

 HARA BIBLIAK ZER ESATEN DUEN

«Mundu osoa Gaiztoaren esku dago».—1 Joan 5:19.

«[. . .] honetarako agertu zen Jainkoaren Semea, deabruaren egintzak deuseztatzeko».—1 Joan 3:8, Elizen arteko Biblia.

ZER ERAGIN IZAN DEZAKE HONEK ZURE BIZIAN?

Munduko arazoen zergatia argi ikus dezakezu.—Apokalipsia 12:12.

Munduak hobera egingo duela sinesteko arrazoiak eduki ditzakezu.—1 Joan 2:17.

 SINETS AL DEZAKEGU BENETAN BIBLIAK ESATEN DUENA?

Bai, mundua hobera egingo duela sinesteko badaude behintzat hiru arrazoi:

  • Deabruaren agintea hondamendira doa. Gizartea Satanen menpekotasunetik askatzeko erabakia hartua du Jehobak. Zer egingo du? Satanek eragindako kalte guztia konpondu, «deabrua heriotzaren bitartez indargabetzeko» promesa egin baitu.—Hebrearrei 2:14.

  • Jainkoak Jesukristo hautatu du mundua gidatzeko. Gizarte honen agintaria bihotzgabea eta berekoia da; Jesus ordea, guztiz bestelakoa. Errege bezala, Jesusek honela jardungo duela zin egin du Jainkoak: «Gupida izango die gizagaixo eta pobreei [. . .] Berak babestuko ditu gogorkeria eta bidegabekeriatik».—Salmoak 72:13, 14.

  • Ezinezkoa da Jainkoak gezurrik esatea. Bibliak argi eta garbi uzten du: «Jainkoak ez dezake gezurrik esan» (Hebrearrei 6:18). Jehobak bere hitza emandakoan, egindakotzat jo dezakegu! (Isaias 55:10, 11). Beraz, Deabruari buruz esandakoa beteko du: «Galduko du bere boterea mundu honetako buruzagiak».—Joan 12:31.

 PENTSA EZAZU HONETAN

Nolakoa izango da mundua bere agintariaren eraginik gabe?

Bibliako hurrengo pasarteek galdera honi erantzuten diote: SALMOAK 37:10, 11 eta APOKALIPSIA 21:3, 4.

Ikasi gehiago

BERRI ONAK JAINKOAREN ESKUTIK!

Zein da Jainkoaren helburua lurrarentzat?

Zergatik sortu zuen Jainkoak lurra, noiz amaituko den sufrimendua eta zein izango den lurra eta bere biztanleentzako etorkizuna azaltzen du Bibliak.