Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Nor ari da Jehobaren nahia egiten?

 19. IKASGAIA

Nor da «morroi leial eta zentzuduna»?

Nor da «morroi leial eta zentzuduna»?

Guztiontzako mesedegarria den Jainkoari buruzko ezagutza oparoa dugu

Hil baino lehentxeago, Jesusek bakarkako elkarrizketa izan zuen bere ikasleetariko laurekin: Pedro, Santiago, Joan eta Andres. Jesusek, azken egunetako bere presentziaren seinaleari buruz hitz egitean, honako adierazpen garrantzitsua egin zuen: «Izan zaitezte morroi leial eta zentzuduna bezala, nagusiak etxeko morroiei bere orduan janaria banatzeko eginkizuna eman diona bezala» (Mateo 24:3, 45; Markos 13:3, 4). Jesusek pasarte honetan janariaz hitz egin zuenean, Jainkoari buruzko ezagutzaz ari zen mintzatzen. Jesusek, euren «nagusi» izanik, honakoa ziurtatu zien bere ikasleei: azken egunetan, bere jarraitzaileei Jainkoari buruzko ezagutza emango zieten morroia izendatuko zuen. Baina nor da morroi hori?

Jesusen jarraitzaile gantzutuz osaturiko talde txikia da. «Morroia» Jehobaren lekukoen Zuzendari-batzordea da. Honek, Jainkoari buruzko ezagutza ematen die Jehobaren zerbitzariei behar den orduan. Horregatik, «bere orduan otordua» izan dezagun, morroi honen beharra dugu (Lukas 12:42).

Jainkoaren etxeaz arduratzen da (1 Timoteori 3:14-15). Jesusek morroiari pisuzko eginkizuna eman zion: Jehobaren erakundearen lurreko alderdiak egiten duenaz arduratzea. Eginkizun honen baitan ondasunak zaintzea, predikatze-lana zuzentzea eta kongregazioen bidez guztioi irakastea daude. Horregatik, behar duguna behar dugun orduan emateko, «morroi leial eta zentzuduna[k]» Jainkoari buruzko ezagutza banatzen du. Nola? Predikatze-lanean erabiltzen ditugun argitalpenen bidez, baita bilera eta biltzarretan aurkezten den irakaskuntzaren bidez ere.

Morroia Biblian aurkitzen diren egiei eta berri onak zabaltzeko emandako betebeharrari leiala da. Gainera, zentzuduna da Jesukristok lurrean dituen interesak zuhurtasunez zaintzen dituelako (Eginak 10:42). Jehoba bere morroiaren lana bedeinkatzen ari da. Nola? Batetik, Berari buruzko ezagutza banatzen laguntzen dio morroiari. Eta bestetik, geroz eta jende gehiago ari da erakartzen bere lekuko izan dadin (Isaias 60:22; 65:13).

  • Nor izendatu zuen Jesusek bere jarraitzaileei Jainkoari buruzko ezagutza emateko?

  • Zergatik da morroia leiala eta zentzuduna?