Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Nor ari da Jehobaren nahia egiten?

 20. IKASGAIA

Nola betetzen ditu bere zereginak Zuzendari-batzordeak?

Nola betetzen ditu bere zereginak Zuzendari-batzordeak?

Lehen mendeko zuzendari-batzordea

Zuzendari-batzordearen eskutitz bat irakurtzen

Lehen mendean, Jerusalemen zeuden apostolu eta arduradunek zuzendari-batzorde bat osatzen zuten. Talde txiki honek, erabaki garrantzitsuak hartzen zituen kristau gantzutuz osaturiko kongregazioaren onerako (Eginak 15:2). Nola lortzen zuten erabakietan bat etortzea? Idatzi Santuak elkarrekin ikertuz eta Jainkoaren espirituaren gida segituz (Eginak 15:25). Zuzendari-batzordeak eredu hori bera jarraitzen du gaur egun.

Jainkoak bere nahia betetzeko erabiltzen du. Zuzendari-batzordean zerbitzatzen duten gantzutuek, Biblian interes bizia dute. Honekin batera, esperientzia handia dute erakundearen lanaren antolaketan eta erlijio-gaiez arduratzen. Astero biltzen dira mundu osoko anaiartearen beharrak aztertzeko. Lehenengo mendean bezala, Biblian oinarritutako gida ematen dute, besteak beste, eskutitz eta arduradun ibiltarien bidez. Honek, era bateratuan pentsatzea eta jokatzea eragiten die Jainkoaren zerbitzariei (Eginak 16:4, 5). Zertaz arduratzen da Zuzendari-batzordea? Batetik, Jainkoari buruzko ezagutza duen informazioa prestatzeaz. Eta bestetik, ardurak izango dituzten anaien izendapenak gainbegiratzeaz. Honekin batera, indarra ematen diote berri onak zabaltzeko lanari.

Jainkoaren espirituaren gida segitzen du. Zuzendari-batzordeak Jehobarengana, Unibertsoaren Agintari Gorenarengana, jotzen du gida bila, baita Jesusengana, kongregazioaren Buruarengana ere (1 Korintoarrei 11:3; Efesoarrei 5:23). Talde honetako kideek ez dute uste Jehobaren zerbitzarien nagusiak direnik. Gainontzeko gantzutuekin batera, «Bildotsari [Jesusi] jarraitzen diote noranahi» (Apokalipsia 14:4). Zuzendari-batzordeak estima handian ditu beraien alde egiten ditugun otoitzak.

  • Nortzuk osatzen zuten lehen mendeko zuzendari-batzordea?

  • Zer egiten du gaur egun Zuzendari-batzordeak Jainkoaren gida bilatzeko?

Ikasi gehiago

OHIZKO GALDERAK

Nor da Jehobaren lekukoen fundatzailea?

Jakin ezazu zergatik Charles Taze Russell ez zen erlijio berri baten fundatzailea izan.