Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Nor ari da Jehobaren nahia egiten?

 7. IKASGAIA

Zer egiten da gure bileretan?

Zer egiten da gure bileretan?

Zeelanda Berria

Japonia

Uganda

Lituania

Lehenengo kristauen bilerak kanta, otoitz eta Idatzi Sainduen inguruko irakurketa eta azterketaz osatzen ziren funtsean eta ez zen inongo erriturik egiten (1 Korintoarrei 14:26). Gure bileretan antzeko zerbait egiten dela ikusiko duzu.

Biblian oinarritutako eta erabilgarria den irakaskuntza. Asteburuetan, kongregazio bakoitza bilera bat izateko elkartzen da. Lehenengo, 30 minutuko Biblia-hitzaldia izaten da. Hitzaldi honetan, Bibliak gure bizitzarekin eta bizi garen garaiarekin duen lotura aztertzen da. Aipatzen diren biblia-bertsetak, guk geuk daramagun Biblian irakurtzea gomendatzen zaigu. Ondoren, ordu bat irauten duen La Tour de Garde edo La Atalayaren ikasketa egiten da. Bertaratzen garen guztiok, aldizkariaren ikasteko edizioaren azterketan parte hartu dezakegu. Ikasketa honek, Bibliak ematen digun gida gure bizitzan erabiltzen laguntzen digu. Artikulu bera mundu osoan zehar dauden 110.000 kongregazio baino gehiagotan aztertzen da.

Irakasle trebeak izateko laguntza. Astean zehar ere hiru ataleko bilera izateko elkartzen gara. Bilera honen izena Kristauon zerbitzu eta bizimodua da eta Zerbitzu eta bizimodua lan-koadernoa hilabetekarian oinarritzen da. Bilera honetako lehen atalak, Altxorrak Jainkoaren Hitzean, kongregazioko kideek aurretik irakurri duten biblia-pasarte bat hobeto ezagutzen laguntzen digu. Ondoren, Hobetu predikatze-lanean atalean, Biblia besteekin nola aztertu ikasteko aurkezpenak egingo dira. Aholkulari batek iruzkin batzuk egingo ditu irakurtzeko eta hitz egiteko gaitasunak hobetzen laguntzeko (1 Timoteori 4:13). Azken atalak, Kristauon bizimoduak, biblia-printzipioak bizitzan nola jarraitu aztertzen du. Honen barne, Bibliaren ulermena sakontzen duen galdera-erantzun bidezko hitzaldia dago.

Gure bileretara etortzen zarenean, jasoko duzun biblia-hezkuntza bikainak harrituta utziko zaitu, dudarik gabe (Isaias 54:13).

  • Zer egiten da Jehobaren lekukoon bileretan?

  • Zein bileratara joan nahi duzu lehenik?

Ikasi gehiago

OHIZKO GALDERAK

Nola daude Jehobaren lekukoen kongregazioak antolatuta?

Jakin ezazu nola jasotzen dugun gida eta jarraibideak antolakuntza honen bidez.